Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorraren eremuko lekualdatze-lehiaketa - egoitza
Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorraren eremuan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketa
Hutsik dauden lanpostuak betetzea. Lanpostu horiek Arabako Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordeta daude, aurrekontuz hornituta daude eta lehiaketa-prozeduraren bidez bete behar dira, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 46. artikuluaren arabera.
Arabako Foru Aldundiko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioak
Lehenengo Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza, Turismo Eta Foru Administrazioaren Saileko Foru Diputatua
196/2025 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa. Aldatzea maiatzaren 10eko 167/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitziren Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketarako deialdia eta lehiaketa hori arautuko duten oinarriak.
167/2024 Foru Agindua, maiatzaren 10ekoa. Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketarako deialdia egitea eta lehiaketa hori arautuko duten oinarriak onestea.
189/2024 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa. Aldatzea maiatzaren 10eko 167/2024 Foru Agindua, Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean hutsik dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketarako deialdia eta lehiaketa hori arautuko duten oinarriak onesten dituena.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Lekualdatze-lehiaketaren eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |