Kirolaraba Fundazioaren interes orokorreko jardueretarako enpresa lankidetzako hitzarmena

Pertsona fisikoek edo juridikoek egindako ekarpenak, ekarpena egiten duen pertsona fisiko edo juridikoaren, Kirolaraba Fundazioaren (foru dekretuko lehentasunezko jardueren zerrendan sartutako erakundea) eta babesa jasotzen duen kirol erakunde edo kirolariaren arteko hiru aldeko hitzarmenaren bidez.

Epeak

Irekita

Informazio gehiago

BETEKIZUNAK

  • Gutxieneko ekarpena: 1.000 euro.

PROZEDURA 

  • Telematikoki bidali behar diote Kirolaraba Fundazioari enpresa lankidetzarako hitzarmen eredua, behar bezala beteta eta elektronikoki sinatuta, bai kirol erakundeak/kirolariak, bai pertsona/enpresa ongileak. Hitzarmena berrikusi ondoren, Kirolaraba Fundazioko lehendakariak berretsi eta sinatuko du. Hitzarmena eskuz ere aurkeztu ahal izango da, baina, kasu horretan, hitzarmen bakoitzaren hiru ale aurkeztu beharko dira, eta jatorrizko sinadurak agertu beharko dira hitzarmenaren kopia bakoitzaren orrialde guztietan. Nolanahi ere, sinatzaile bakoitzak hiru alderdiek sinatutako hitzarmena jasoko du.
  • Pertsona/erakunde ongileak ofizio bat jasoko du, eta, bertan, Kirolaraba Fundazioari hitzartutako zenbatekoa nola ordaindu adieraziko zaio. Hark konpromisoa hartzen du 15 eguneko epean dagokion kirol erakundeari/ kirolariari ekarpenaren zenbatekoaren % 95 ordaintzeko. Gainerako % 5a Kirolaraba Fundazioaren esku geratuko da bere helburu sozialari lotutako ekintzak egiteko (kirolari edo kirol erakunde ez-profesionalak finantzatzeko).
  • Kirolaraba Fundazioak egindako ekarpenen ziurtagiria emango du, pertsona/erakunde ongileak funtsen xedea justifikatu eta zerga abantailez gozatu ahal izan dezan.
  • Izenpetzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute hitzarmena sinatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean formatu digitaleko dokumentazio grafikoa emateko Kirolaraba Fundazioari, bai enpresa babeslearen logotipoarena, bai babestutako taldearen/kirolariaren irudiarena.
  • Kirolaraba Fundazioak pertsona/erakunde ongile horren ekarpena jasoko du hurrengo urteko urtarrilean Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailean aurkeztu beharreko txostenean, lehentasunezko mezenasgo jarduera gisa.

ZERGA PIZGARRIAK 

  • % 45eko kenkaria

Sozietateen gaineko zergan: 

  • Sozietateen gaineko zergaren zergadunek jarritako kopuruen ehuneko 45 kendu ahal izango dute kuota likidotik, baita publizitate babeseko kontratuen edo lankidetza hitzarmenen bidez ere.
  • Erakunde ekarpen-egileen zerga oinarria zehazteko orduan, ez dira inolaz ere gastu kengarritzat hartuko kenkariaren oinarrian sartu diren zenbatekoak.
  • Doako zerbitzugintza bada propaganda eta publizitate gastuak egitea le­hentasunezko jardueren berri zabaltzeko zuzenean, kenkariaren oinarria gastuaren edo inbertsioaren guztirako zenbatekoa izango da, baldin eta publizitate euskarriaren edukian berariaz aipatzen bada lehentasunezko jardueren zabalkundea. Bestela, kenkariaren oinarria gastuaren edo inbertsioaren ehuneko 25 izango da. Kasu horretan, Zerga Administrazioaren berariazko baimena beharko da, gastuak eta inbertsioak egin aurretik.
  • Kenkari horrek 37/2013 Foru Arauaren 67. artikuluan ezarritako arauei jarraitzen die, eta haren aplikazioak ezingo du gainditu 1. apartatuan ezarritako baterako muga (kuota likidoaren % 35).
  • Kuota nahikoa ez izateagatik kendu ez diren kopuruak hurrengo ondoz ondoko hogeita hamar urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan aplikatu ahal izango dira, muga berberak errespetatuta.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan:

  • Jarritako kopuruen ehuneko 45 kendu ahal izango dute kuota likidotik, baita publizitate babeseko kontratuen edo lankidetza hitzarmenen bidez ere.
  • Kenkari horren oinarria mezenasgoagatiko kenkarien multzoari gehituko zaio, eta ezingo du gainditu zerga honen zerga oinarriaren ehuneko 35.
  • Muga hori gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak aplikatu ahal izango dira, muga hori errespetatuz, hurrengo eta ondoz ondoko bost urteetan amaitzen diren zergaldiei dagokien zergaren autolikidazioetan.

ADIBIDEA

SPORT SA enpresak (Gasteizen du egoitza) 10.000 euro erabili ditu ekitaldian Kirolaraba Fundazioarekin lankidetza hitzarmena egiteko.

Sozietateen gaineko zergaren aitorpenean honako ustiapen kontu hau aurkeztu du:

DIRU SARRERAK:

Salmentak/Fakturazioa

305.000 €

DIRU SARRERAK, GUZTIRA

305.000 €

 

GASTUAK:

Erosketak

70.000 €

Soldatak eta lansariak:

45.000 €

Hainbat gastu

60.000 €

Kirolaraba Fundazioari dohaintza edo babesletza kontratua

10.000 €

GASTUAK, GUZTIRA

185.000 €

 

KONTABILITATEKO EMAITZA = 120.000 euro

ZERGA OINARRIA = 130.000 euro*

* Kirolaraba Fundazioari dohaintza edo babes kontratua egitearen gastua EZ DA KENGARRIA

KUOTA OSOA (enpresa txikia % 20): 130.000 euro * % 20 = 26.000 euro

KENKARIA (dohaintzaren edo babesaren % 45): 4.500 euro

ORDAINDU BEHARREKO KUOTA: 26.000 euro – 4.500 euro = 21.500 euro

Dohaintzak 4.500 euroko zerga aurrezkia dakarkio enpresari (emandako zenbatekoaren % 45eko kuota kenkaria), eta ekitaldian eta ondorengoetan aplikatu ahal izango du, Sozietateen gaineko zergaren araudian eza­rritako mugekin.

ARAUDIA

  • 35/2021 Foru Araua, abenduaren 23koa, irabazteko xederik gabeko entita­teen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzkoa.
  • Foru Dekretua, urtekoa, interes orokorreko helburuen eremuko lehenta­sunezko mezenasgo jardueren edo programen zerrenda onesten duena.