San Prudentziokartelaren lehiaketarako deialdia - egoitza
San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. 2026 deialdia
Helburua da artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzea.
Parte hartzaileen betekizunak.
1. Kategoria orokorrean, edozein pertsona fisikok hartu ahal izango du parte, nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere.
2. Gazte kategorian, 25 urte beteta ez dituzten pertsonek hartu ahal izango dute parte, baldin eta arteekin edota diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egiten ari badira edo egin badituzte. Bi baldintza horiek deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunean izan behar dituzte beteta.
3. Saridunek egunean izan behar dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
4. Kultura Ekintza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du pertsonek atal honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztela. Egiaztatze horien aurka egiten badute, beraiek aurkeztu behar dituzte egitate horiek egiaztatzen dituzten agiriak, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak arautzen duen bezala (Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren azken xedapenetako hamabigarrenaren bidez aldatua).
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.
323/2024 Foru Agindua, Abenduaren 16koa, Kultura eta Kirol diputatuarena. 2025ko San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren deialdia onartzea.
Foru Gobernu Kontseiluaren 18/2022 Foru dekretua, apirilaren 26koa. Onestea Kultura Eta Kirol Sailaren sariak norgehiagoka bidez emateko oinarri orokor arautzaileak.
Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Eskabideak aurkeztea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
