null Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez kirol egokitua egiteko dirulaguntza deialdia

Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez kirol egokitua egiteko dirulaguntza deialdia

Deialdi honen xedea da 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean (biak barne) Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean egiten diren kirol egokituko-jarduerek eragindako gastuak finantzatzen laguntzea.

Erakunde onuradunak:

Egoitza soziala Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, dagokien erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2021eko deialdiaren oinarriak.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

 

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kirol egokitua egiteko dirulaguntza eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Memoria-Likidazioa (II. eranskina)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi