TR Devolución parcial del impuesto por el gasóleo de uso profesional eu - egoitza
Erantzukizunpeko adierazpena, gasolio profesionala erabiltzearen ondorioz hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako eskubidea duten errepideko garraioko enpresei zuzenduta dagoen zenbait energia produkturen prezioa ordaintzeko ezohiko eta aldi baterako laguntzarako
Epeak
Laguntzen indarraldia amaitu arte.
Informazio gehiago
Laguntzaren zenbatekoa:
-
0,20 euro erabilera orokorreko gasolio litro bakoitzeko, 2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean egindako horniduretan.
-
0,10 euro erabilera orokorreko gasolio litro bakoitzeko, 2023ko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean egindako horniduretan.
Laguntzaren izapideak gasolio profesionala erabiltzearen ondorioz hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzeko izapidetutako prozedurarekin batera (Diputatuen Kontseiluaren otsailaren 27ko 17/2007 Foru Dekretuan arautua) eta aldi berean egingo dira.
20/2022 Errege Lege-dekretuaren 34. artikuluan aipatutako laguntza jasotzeko eskubidea izateko, ibilgailuek Espainian matrikulatuta egon behar dute.
Onuradunek, 2023ko urtarrilaren 31tik aurrera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, 20/2022 Errege Lege-dekretuaren 36. artikuluko 2. eta 3. puntuetan adierazitakoaren arabera.
Zer behar dut?
B@kq
Egoitza elektronikoa