Desgaitasun duten haur eta gazteentzako atseden programa eskatzea - egoitza
Desgaitasuna duten haur eta gazteentzako atseden programa eskatzea
Arabako Foru Aldundiak maiatzaren eta azaroaren artean, Barria eta Espejoko aterpetxeetan, atseden programa bultzatuko du berriz ere, desgaitasuna duten 7 eta 30 urte bitarteko pertsonak dituzten familientzat.
Epeak
2025eko martxoaren 28ko 14:00ak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Atseden Programa 10 asteburutan garatuko da, honela banatuta:
| 
			 
  | 
			
			 Asteburuak  | 
			
			 Aterpetxea  | 
			
			 Taldea  | 
		
|---|---|---|---|
| 
			 Maiatza  | 
			
			 16-18  | 
			
			 Barria  | 
			
			 7-17 urte  | 
		
| 
			 
  | 
			
			 30-ekainak 1  | 
			
			 Barria  | 
			
			 18-30 urte  | 
		
| 
			 Ekaina  | 
			
			 13-15  | 
			
			 Barria  | 
			
			 7-17 urte  | 
		
| 
			 Iraila  | 
			
			 19-21  | 
			
			 Espejo  | 
			
			 18-30 urte  | 
		
| 
			 
  | 
			
			 26-28  | 
			
			 Espejo  | 
			
			 7-17 urte  | 
		
| 
			 Urria  | 
			
			 17-19  | 
			
			 Espejo  | 
			
			 18-30 urte  | 
		
| 
			 
  | 
			
			 24-26  | 
			
			 Espejo  | 
			
			 7-17 urte  | 
		
| 
			 Azaroa  | 
			
			 7-9  | 
			
			 Barria  | 
			
			 18-30 urte  | 
		
| 
			 
  | 
			
			 14-16  | 
			
			 Barria  | 
			
			 18-30 urte  | 
		
| 
			 
  | 
			
			 28-30  | 
			Barria | 18-30 urte | 
Txanda bakoitzak 15 plaza ditu. Gurpil-aulkiaren 4 erabiltzaile, gehienez, asteburu bakoitzeko.
Asteburuan zehar, gozamenetik abiatuta gaitasunen garapena, autonomia eta autodeterminazioa sustatzen dituzten jarduerak garatuko dira, pertsona bakoitzaren beharretan zentratuz.
Arreta-taldea monitore espezializatuek osatuko dute.
Aurkezpen modua
Atseden Programan parte hartu ahal izateko, honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Programan sartzeko eskaera
 - Programa honi dagokion informazio-fitxa.
 - Osakidetzaren tratamendu aktiboaren orri eguneratua, behar den medikazioa jasoko duena. INFORMAZIO HORREK EGUNERATUTA EGON BEHAR DU ETA HILABETEKO INDARRALDIA IZAN BEHAR DU.
 - Osakidetzako Osasun Txartel Indibidualaren kopia
 - Nortasun Agiri Nazionalaren kopia
 
Informazio gehiago
Nori zuzendua:
7 eta 30 urte bitarteko haurrak eta gazteak dituzten eta desgaitasuna duten familiei zuzendua.
Baldintzak:
- 7 eta 30 urte bitartean izatea.
 - Mendetasun-egoera aitortzea
 - Desgaitasun-egoera aitortzea.
 - Osasun-laguntzaren beharrak ez gainditzea kontratatutako profesionalen prestakuntza akademikoagatik eman daitezkeen zaintzak.
 
Familia bakoitzak 3 asteburu eskatu ahal izango ditu gehienez. Plaza erabilgarriak lehentasun-irizpide hauen arabera esleituko dira:
- Mendekotasun handiagoa izatea.
 - Mendetasun-maila bakoitzaren barruan, desgaitasun-ehuneko handiagoa izatea.
 - Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako tokiak.
 
Bestelako informazioa
Atseden Programak 54,36 euroko koordainketa du erabiltzaileko asteburu bakoitzean.
