Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea - egoitza
Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
Desgaitasun egoera baloratu edo berrikusteko hitzordua eskatzeko, jatorrizko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- NAN/AIZ.
- Baloratzeko beharra dakarten osasun arazoei buruzko mediku txosten (espezialistenak) eta txosten psikologiko eguneratuen fotokopiak.
- 02 inprimakia: eskaera.
- 012 inprimakia: datuen babesa eta haien tratamendua.
- 008 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona, beharrezkotzat joz gero (inprimaki hori aurkeztuz gero, izendatutako pertsona horri bidaliko zaizkio prozesuko jakinarazpen guztiak).
- Adingabekoentzat: Familia-liburua eta, banantze edo dibortzio kasuetan, zaintza eta jagoletza arautzen dituen hitzarmena. Familia-harreraren kasuan: ebazpen judiziala edo administratiboa.
- 009 formularioa. Izatezko zaintzailerik badago, izatezko zaintzailearen NAN/AIZ, zaintza hori aitortzen duen zainpeko aitorpenarekin batera.
- 054 formularioa. Parte hartzeko murrizketen baremoa. Formulario hau betetzea borondatezkoa da.
- Agiri horiez gain, aukera duzu zure osasun arazoei buruzko beste txosten batzuen fotokopiak eransteko, interesa izan dezaketela uste baduzu.
Informazio gehiago
BAREMOAK
Gorputz funtsioak eta egiturak ebaluatzeko baremoa PERTSONAREN URRITASUN OROKORRA (PUOB)
Gorputzaren funtzioen eta egituren gabezia iraunkorrek eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko gaitasunetan nola eragiten duten ebaluatzen da
Jarduera mailako mugapena (JMB)
Eguneroko bizitzarako jarduerak egiteko gaitasun-arazoak ebaluatzen dira, bai jarduera bakoitzaren arazoaren larritasunari dagokionez, bai eragindako jarduera-kopuruari eta -motari dagokionez.
Baremo honetan hauek sartzen dira:
- MJMB: berariaz baloratzen ditu mugikortasunaren arloko jarduera-mailako mugapenak
- AJMLEB: autozainketarako jarduerak egiteko muga larri eta erabatekoa ebaluatzen du.
Parte-hartzearen murrizketak (PMB)
Pertsonak jardunari buruzko galdetegian emandako informazioan oinarritzen da. Borondatezkoa da, eta eragina izan dezake balorazio orokorrean, betiere baliozkotzat jotzen bada
Inguruneko testuinguru-faktoreak (ITFB)
Pertsonaren benetako inguruneko faktoreak aztertzen dira, haren funtzionamendua eragozten dutenak eta «oztopo» izan daitezkeenak, eta, ondorioz, desgaitasuna areagotzen dutenak eta gizartean erabateko parte-hartzea izateko aukera murrizten dutenak
Formularioak deskargatzea:
- 002 Desgaitasuna aitortzeko eskaera
- 008 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 009 Egitatezko zaintzailearen zinpeko deklarazioa
- 012 Espedientea izapidetzeko izaera pertsonaleko datuak biltzeko, erabiltzeko eta emateko baimena GOFEri
- 053 Oftalmologoak egindako txostena
- 054 Parte hartzeko murrizketen baremoa
Informazioa eta gizarte arreta
Helbidea: San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
E-maila: ifbs@araba.eus
Tel.: 945 15 10 15
Eskaera egin duen pertsonaren etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua