null Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua

Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua

Desgaitasun-maila aitortzea, deklaratzea eta kalifikatzea, jasotzeko eskubidea duten prestazioen orientazioarekin

Desgaitasun motak:

  • O mota-Desgaitasun nula. Desgaitasunaren ehunekoa 0% eta %4 artekoa da. Desgaitasun-maila hutsala da eta ez dago eguneroko bizitzako jarduerak  egiteko zailtasun ebaluagarririk
  • 1. mota Desgaitasun arina. Desgaitasun ehunekoa %5 eta %24 artekoa da. Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasun arina islatzen du. Pertsona hori independientea da jarduera horietako ia guztietan
  • 2. mota Desgaitasun moderatua. Desgaitasun ehunekoa %25 eta %49 artekoa da. Aztertutako eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasun moderatua islatzen du. Pertsona erabateko mugapena edo ezintasuna izan dezake haietakoren bat egiteko edozein arlotan bain independientea da bere burua zaintzeko jardueretan.
  • 3. mota Desgaitasun larria. Desgaitasun ehunekoa %50 eta %95 artekoa da. Ebaluatutako desgaitasun-maila llaria da eta aztertutako eguneroko bizitzako jarduerak egiteko zailtasun larria islatzen du. Pertsonak erabateko mugapena edo exintasuna izan dezake haietakoren bat egiteko edozein arlotan bere burua zaintzeko jardueretan barne
  • 4. mota. Erabateko desgaitasuna. Desgaitasun ehunekoa %96 eta %100 artekoa da. Ebaluatutako desgaitasun-maila llarria edo erabatekoa da eta aztertutako ia eguneroko bizitzako jarduerak egiteko guztiak –norbere burua zaintzekoak barne- egiteko ezintasuna islatzen du.

  • Muga fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak dituzten pertsonak, gizartean baldintza berdinetan modu oso eta eraginkorrean parte hartzea eragozten diotenak.

  • Arabako edozein udalerritan udal-erroldan alta emanda egotea.

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo legez Espainian bizitzea.

  • Osasun-zerbitzuen txosten mediko eguneratuen bidez diagnostiko klinikoak egiaztatzea

GOFEren kudeaketako zuzendaritza 

  • 1971/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. EAO 22.zk., 2000ko urtarrilaren 26koa.

  • 1169/2003 Errege Dekretua, irailaren 12koa. Horren bidez, aldatu egin da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko I. eranskina, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa. EAO 238.zk., 2003ko urriaren 4koa.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • Ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 4ko 1856/2009 Errege Dekretua. Horren bidez aldatu zen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua.

  • 1364/2012 Errege Dekretua, irailaren 27koa. Horren bidez, aldatu egin da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, ezintasun maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa.

  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • Diputatuen Kontseiluaren 56/2016 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa; honen bidez, aldatu egiten da Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretua, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta egoera horietan Arabako Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
  • 888/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, desgaitasun-maila  aitortu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duena. 

  • Resolución de 17 de mayo de 2023 del Instituto de Mayores y Servicios Sociales, por la que se publica el Acuerdo de la Comisión Estatal de Coordinación y Seguimiento de la Valoración del Grado de Discapacidad relativo a las circunstancias especiales que pueden dar lugar a la valoración del grado de discapacidad por medios no presenciales o telemáticos.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete eskaera aurkezten denetik. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Desgaitasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi