Dirulaguntzak toki erakundeei - Etxebizitza eskuratzea - egoitza
Dirulaguntzak toki erakundeei - Etxebizitza eskuratzea
Alokairu sozial eta/edo babesturako etxebizitzak eskuratzea, betiere bitartekaritza publikoarekin.
Epeak
Deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko maiatzaren 21era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera, behar bezala beteta.
- Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Diruz lagundu daitekeen kontzepturako eskatutako eta jasotako laguntzen ziurtagiria, edo, hala badagokio, helburu bererako beste laguntza batzuk jaso edo eskatu ez izanaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, gainera, onuradunari aurreko ekitaldietan xede eta helburu bererako emandako dirulaguntza guztiak jaso behar dira, nahiz eta proiektu beraren fase edo alderdi desberdinetarakoak izan.
- Udalbatzaren edo auzo batzarraren erabakia, higiezina dirulaguntza eskatu den erabilerarako 15 urtez mantentzeko konpromisoa adierazten duena.
- Higiezinari emango zaion erabilera deskribatzen duen memoria. Bertan, etxebizitzen azken kopuruaren zenbatespena jasoko da, baita horietako bakoitzean eraikitako metro koadroak ere.
- Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soili egin daiteke.
