Dirulaguntzak toki erakundeei - etxebizitzak birgaitzea - egoitza
Dirulaguntzak toki erakundeei - etxebizitzak birgaitzea
Alokairu sozial eta/edo babesturako etxebizitzak birgaitzea, betiere bitartekaritza publikoarekin.
Epeak
ALHAOn deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko ekainaren 15era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera, behar bezala beteta.
- Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena.
- Diruz lagundu daitekeen kontzepturako eskatutako eta jasotako laguntzen ziurtagiria, edo, hala badagokio, helburu bererako beste laguntza batzuk jaso edo eskatu ez izanaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, gainera, onuradunari aurreko ekitaldietan xede eta helburu bererako emandako dirulaguntza guztiak jaso behar dira, nahiz eta proiektu beraren fase edo alderdi desberdinetarakoak izan.
- Udalbatzaren edo auzo batzarraren erabakia, higiezina dirulaguntza eskatu den erabilerarako 15 urtez mantentzeko konpromisoa adierazten duena.
- Dagokion jabetza erregistroaren ohar soila edo eskritura publikoaren fotokopia, laguntzak eskatzen diren etxebizitzen gaineko jabetza eskubidea, gozamen eskubidea edo beste edozein gozamen titulu frogatzen duena, toki erakundearen inbentarioko inskripzioa barne.
- Udal lizentziaren kopia edo haren eskaera, bai eta sektoreko beste baimen batzuen kopia ere, beharrezkoak badira. Erabilera etxebizitzara aldatzeko izapideak egingo diren eraikinen kasuan, erabilera aldatzeko eskaera, udal lizentziari lotuta. Erakundea udala bada, hirigintza txostena sartu beharko da, udal lizentzia ordezten duena.
- Hala badagokio, memoria eta gauzatze aurrekontua, partidaka banatuta.
- Hala badagokio, gauzatze aurreproiektua edo oinarrizko proiektua edo, egin beharreko birgaitze motarako proiekturik behar ez bada, memoria, egin beharreko birgaitze jarduketaren xehetasunekin. Edozein kasutan, birgaitu beharreko higiezinaren aldez aurreko egoerari buruzko dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da, baita etxebizitzen azken kopuruaren eta horietako bakoitzean eraikitako metro koadroen xehetasun edo zenbatespen bat ere.
- Halakorik izanez gero, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, birgaitzea hasi aurretik emana.
- Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soili egin daiteke.
