Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak - Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko kultura ondasun higiezinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak - egoitza
Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak
Epeak
2022ko abenduaren 30era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2022ko abenduaren 30a baino lehen:
1. Diruz lagundutako inbertsioa egiteak eragindako gastuen fakturak.
2. Diruz lagundutako inbertsioaren diru sarrera eta gastuen balantzea.
3. Diruz lagundutako inbertsioaren memoria. Nahikoa den informazio grafiko eta idatzia jaso beharko du, eta egindako esku hartzea argi deskribatu beharko du.
4. Eredu normalizatuaren araberako ziurtagiria, espedientean sartzen diren fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla adieraziz.
5. Fakturak ordaindu direla egiaztatzen duten dokumentazioa. Ordainagiriak une horretan bertan edo geroago entregatu ahal izango dira, 2023ko martxoaren 31 baino lehen.
Honako hauek onartuko dira ordainagiri gisa:
- Bankuko egiaztagiria, non zehaztuko baitira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna.
- Fakturaren jaulkitzaileak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria; bertan agertuko dira faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketa data.
- Posta arruntez jasotako banku laburpenak.
- Kontu korronteen libreten kopia, mugimenduak ageri dituena.
- Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak.
- Erosketa tiketak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak edo fakturak, enpresa jaulkitzaileak jarritako zigiluarekin, adieraziz ordainduta daudela.
Informazio gehiago
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua
Probintzia plaza 5, 4º
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
E-maila: patrimonio-ha@araba.eus
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez, egungo dirulaguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.