Egindako gastuen justifikazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/06/09 - 2026/11/30

2026ko azaroaren 30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Justifikazio-kontu sinplifikatua (IV. ERANSKINA, bat programa bakoitzeko).
  • Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena (III. ERANSKINA).
  • Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data .
  • Banaka edo multzoka gastu kontzeptu bererako 1.000,00 euro (BEZa aparte) gainditzen direnean baino ez da aurkeztu beharko faktura edo balio bereko agiria. Horrekin batera ordaindu izanaren frogagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
  • Behar denean, aplikatu ez diren gerakinak eta horietatik sortutako interesak itzultzeko ordainketa gutuna.
  • Gainera, halakorik bada, ale bat aurkeztuko da azterlan, programa, argitalpen, iragarki kartel eta prestatutako dokumentazio idatzi edo grafiko guztiarena; horrek guztiak bat etorri behar du eskaeran aurkeztutako programarekin.
  • Erakundearen erantzukizunpeko adierazpen bat, aurkeztutako dokumentazioa benetakoa dela eta jatorrizkoekin bat datorrela adierazten duena.

Zer behar dut?

  • BAK
    BAKQ
    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu