Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Epeak

Itxita

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, ordenatuta eta honela izendatuta:

a) Erakundeak egoitza Araban edo Trebiñuko enklabean duela egiaztatzen duen agiria.

b) Erakundearen indarreko estatutuak eta legez eratuta eta dagokion Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak. .

c) BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenek, portzentajearen justifikazioa.

d) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

e) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

f) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak edo ebazpena aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

g) Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).

h) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

i) Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskabidea (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

j) Egoki bada, ikastaroak, lantegiak edo antzekoak emateko ardura duten langileen kasuan, jardueran parte hartzen duten pertsonek berdintasunaren arloan gutxienez 100 orduko prestakuntza eta/edo urtebeteko esperientzia dutela egiaztatu behar da.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala