Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/02/13 - 2026/12/30

2026ko abenduaren 30ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Diruz lagundutako esku-hartzearen kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, proiektuarekin lotutako gastuak eta diru-sarrerak zehatz-mehatz adierazita:

Diruz lagundu daitekeen aldiari dagozkion programako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, erakunde hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Ahal dela, Excel formatuan edo baliokidean erantsiko da. Kalkulatutako aurrekontuarekiko desbideratzeak gertatu badira, azaldu egingo dira.

Faktura edo agiri baliokideak baino ez dira aurkeztu behar, banaka edo batera, gastu-kontzeptu bererako, eta erakunde hartzekodunaren identifikazio berarekin lotuta, 2.000,00 eurotik gorakoak (BEZik gabe). Era berean, gastu horien ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen xehetasuna, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

b) Diruz lagundutako kontserbazio- eta/edo zaharberritze-jarduketaren memoria. Egindako esku-hartzea eta, hala badagokio, jardunaren genero-eragina argi deskribatzen duen dokumentazio grafiko eta idatzi nahikoa izan beharko du.

c) Hala badagokio, erakunde onuradunak eskatu dituen hiru aurrekontuak, baldin eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa, obra-kontratuen kasuan, 40.000,00 eurotik gorakoa bada, edo hornidura- edo zerbitzu-kontratuen kasuan, 15.000,00 eurotik gorakoa bada, eranskin honen 6. artikuluko 6. puntuan adierazten den bezala.

d) Espedienteari eransten zaizkion fitxategiak jatorrizkoen irudi fidelak direla, jatorrizkoak erakunde eskatzailearen esku daudela eta hala eskatzen zaionean Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituela adierazten duen ziurtagiria.

Ez dira onartuko eskudirutan egindako ordainketak, baldin eta zenbateko bera edo handiagoa badute, edo atzerriko monetan egindako kontrabalioa bada, 2026ko ekitaldirako indarrean dagoen araudian ezarritakoa.

Informazio gehiago

Elementu Txikiak, Ermitak eta Eraikinak:

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua Probintzia plaza 5, 4.
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
E-maila: patrimonio-ha@araba.eus

Ondasun Historiko-Artistikoak:

Zaharberrikuntzaren Zerbitzua
Urartea 4
01010 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 20 50
E-maila: restauraciones@araba.eus

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez, egungo dirulaguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.

Izapidetu