Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026ko abenduaren 30era arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Dirulaguntzen onuradunek, 2026ko abenduaren 30ean amaituko den epean, laguntza justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Egindako lanak deskribatzen dituen dokumentua.

b) Diruz lagundutako inbertsioa edo inbertsioak egiteagatik sortutako gastuen fakturak edo bestelako egiaztagiriak, diruz lagundu daitekeen aldiari dagozkionak. Gainera, 500 eurotik gorako fakturak ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.  Gastuen justifikazio gisa ez dira onartuko honako datu hauek argi identifikatuta ez dituzten fakturak eta/edo ordainagiriak:

  • Jaulkitzailea, bere izena edo sozietatearen izena eta NAN edo IFZ.
  • Hartzailea: bere izena edo sozietatearen izena eta NAN edo IFZ.
  • Gastuaren xedea.
  • Data.
  • Faktura-zenbakia.
  • Era berean, PFEZaren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) konturako atxikipenen arloan Zerga Araudia betetzen ez duten fakturak edo ordainagiriak ez dira justifikazio-gastutzat hartuko.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste laguntza eta dirulaguntza batzuei buruzko informazioa, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, onuradunak eskatutako hiru aurrekontuak, baldin eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa, obra-kontratuen kasuan, 40.000 eurotik gorakoa bada, edo hornidura- edo zerbitzu-kontratuen kasuan, 15.000 eurotik gorakoa bada, eranskin honen 6.6 artikuluan adierazten den bezala.

e) Egiaztagiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztuz gero, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztuko du, eta bertan adieraziko du espedienteari eransten zaizkion fitxategiak jatorrizkoen irudi fidela direla, horiek eskatzailearen esku daudela eta, hala eskatzen zaionean, Arabako Foru Aldundiaren esku utziko dituela.

Ez dira onartuko eskudirutan egindako ordainketak, baldin eta zenbateko bera edo handiagoa badute, edo atzerriko monetan egindako kontrabalioa bada, 2026ko ekitaldirako indarrean dagoen araudian ezarritakoa

Informazio gehiago

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua

Probintzia plaza 5, 4.

01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 71

E-maila: patrimonio-ha@araba.eus

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, egungo diru-laguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.

Bertaratuta, Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean.

Izapidetu