Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2026ko deialdia

Epeak

Itxita

2026ko martxoaren 17tik apirilaren 17ra, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Agiri hauek erantsiko dira:

  • Organo eskudunaren onespen-erabakiaren ziurtagiria, eskatutako ekintza egiteko eta aurrekontu-erabilgarritasunerako.
  • Beste erakunde batzuei helburu beragatik dirulaguntzarik eskatu zaien ala ez egiaztatzen duen ziurtagiria, erakundea eta zenbatekoa zehaztuta.
  • Orubeak edo eraikinak okupatuz edo erabiliz gero, udal-plangintzako araudian behar bezala egokitzen direla eta eragindako higiezina edo orubea erabilgarri dagoela justifikatzea, erakundearen ziurtagiri baten bidez, udaleko alkatearen eta/edo toki-erakundeko lehendakariaren oniritziarekin.
  • Aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, idazkariak edo fede emaileak sinatua.

 

Azalpen memoria

  • Proiektuaren deskripzioa, egungo egoerari buruzko memoria eta zer egiteko asmoa dagoen adierazten duen proposamena. Ekintza justifikatzeko kalkuluak.
  • Lanen programa, kronograma, burutzapen epealdia, aurreikusten diren hasiera eguna eta amaiera eguna.
  • Aurreikusitako inbertsioaren energia aurrezpenaren eta eraginkortasunaren justifikazioa.
  • Energia produkzioko instalazioak eskatu dituen toki erakundearen kontsumo elektrikoa adieraztea faktura bidez.
  • Toki-erakundeak deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean duen biztanle-kopurua, sexuaren eta datuaren iturriaren arabera bereizita.

 

Aurrekontua

  • Aurrekontua, partidaka xehatuta eta banakatuta
  • Finantzaketa plana
  • Aurrekontuko baliabide erabilgarriak
  • Eskatutako beste dirulaguntza batzuk (erakundea, zenbatekoa)

 

  • Kontratu txikietan, esleipenak oinarritzat hartutako eskaintza ekonomikoak. Eskabidean aurkezten ez badira, froga-agirietan aurkeztu beharko dira.

 


Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da.  

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke izapidea.