Irabazteko xederik gabeko erakundeek enplegurako prestakuntza emateko laguntzen 2026ko deialdiaren eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/02/17 - 2026/04/17

2026ko otsailaren 17tik apirilaren 17ra arte, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro edo jardunaldi bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eman beharreko ikastaroaren edukia azaltzen duen txostena; haren helburuak eta edukiak aipatu behar dira.
  • Ikasleak hautatzeko irizpideak (ikastaroak badira soilik)
  • Prestakuntzako ekintzaren programa
  • Zuzeneko prestakuntza izanez gero, irakasleen curriculumak
  • Teleprestakuntza:
    • Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da
    • Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma

 

Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa banakatuta egon beharko da, honako hauetan jasotako gastuen sailkapenaren arabera: enplegurako prestakuntzarako zuzeneko ikastaroei buruzko 17. artikulua, teleprestakuntza ikastaroei buruzko 19. artikulua eta zabalkunde jardunaldiei buruzko 26. artikulua.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala. 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu