Enpresa berriak sortzeko nekazari gazteentzako laguntzak - egoitza
Nekazari gazteak ezartzeko laguntzak
Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteen laneratzea erraztea, sektore horretan prestakuntza profesional egokia daukaten gazteak txertatuz; bidenabar, belaunaldien ordezkatzea erraztuko da eta sektorearen profesionalizazioan sakonduko da.
- Nekazaritzaren sektorean lehen aldiz instalatuko diren nekazari gazteak.
- 18 urte beteta eta ez ditu 41 urte edo gehiago betetzen laguntza-eskabidea aurkeztu den urte naturalean.
Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua
Egungo araudia
Foru Gobernu Kontseiluaren 28/2023 Foru Dekretua, ekainaren 6koa. Onestea 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan nekazari gazteak ezartzera bideratutako laguntzen oinarri arautzaileak, bai eta 2023ko laguntza lerro horren deialdia ere.
18/2025 Foru Agindua, urtarrilaren 20koa. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzetan aplikatu beharreko jarduketengatiko moduluak eta gehieneko mugak eguneratzea onartzea.
Foru Gobernu Kontseiluaren 28/2023 Foru Dekretua, ekainaren 6koa. Onestea 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan nekazari gazteak ezartzera bideratutako laguntzen oinarri arautzaileak, bai eta 2023ko laguntza lerro horren deialdia ere.
Aurreko deialdiak
Foru Gobernu Kontseiluaren 116/2024 Erabakia, martxoaren 5ekoa. Onespena ematea Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan nekazari gazteak ezartzera zuzendutako laguntzen 2024ko deialdiari.
94/2024 Foru Agindua, otsailaren 22koa. Onespena ematea Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Sailaren laguntzetan aplikatu beharreko merkatu kostuen edo moduluen eguneratzeari.
- Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
- Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Nekazari gazteak ezartzeko laguntza eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |