Eraikinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
ERAIKINAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzea
Epeak
2026/02/18 - 2026/03/19
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
2026ko otsailaren 19tik martxoaren 18ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Programatutako laguntzak eskuratzeko erabakia ezartzen duen erakundeko organo eskudunak eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen hartutako erabakiaren ziurtagiria.
- Proposatutako esku-hartzearen azalpen-dokumentua: proiektua edo azalpen-memoria.
- Diru-sarreren aurrekontu banakatua (beste dirulaguntza batzuk daudela berariaz adierazita) eta esku-hartzearen gastuak, non, beharrezkoa izanez gero, proiektuak eta txostenak idazteko gastuen ordainsariak eta zuzendaritza fakultatiboarenak jasoko diren.
- Kultura-ondasunaren jabetza egiaztatzen duen agiria, edo erabilera-eskubidea egiaztatzen duen titulua. Azken kasu horretan, dirulaguntzaren xede diren esku-hartzeak egiteko jabearen baimena aurkeztu beharko da.
- 1., 2. eta 3. modalitateetan, lizentzia jasogarriak eskabideak amaitu aurretik eskatu izanaren egiaztagiria, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Baldintzak
- Higiezinak babestuta edo katalogatuta egon behar du.
- Diruz lagundu ahal izango dira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 30era bitarteko oinarrietan ezarritako diruz lagundu daitekeen aldiari dagozkion esku-hartzeak.
- Erakunde eskatzaileek dirulaguntza eskatzen duten kultura-ondasunen titular izan beharko dute, edo, bestela, erabilera-eskubidea izan beharko dute gutxienez hamar urtez, deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
- Toki-erakundeek ezin izango dute eskabide bat baino gehiago aurkeztu modalitate bakoitzeko.
Diruz lagun daitekeen zenbatekoa
- Dirulaguntza ez da inola ere 60.000 €-tik gorakoa izango eskatzaile bakoitzeko.
- Kultura eta Kirol Sailaren ekarpenak ez du guztizko kostuaren % 80 gaindituko inbertsioak egin ondoren.
Informazio gehiago
Arkitektura eta Historia Ondarearen Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-4.
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
e-maila: patrimonio-ha@araba.eus
Zer behar dut?
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Egoitza elektronikoan dagoen formularioa
Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke
