Errepideko lurreko garraiorako zuzeneko laguntzak, 7/2026 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoak (gasolio profesionalaren itzulketaren onuradunak ez direnak) - egoitza
Errepideko lurreko garraiorako zuzeneko laguntzak, 7/2026 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoak
Zuzeneko laguntzen onuradun izan daitezke Araban egoitza fiskala duten langile autonomoak eta nortasun juridikoa duten sozietateak, VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motetako edozein garraio-baimenen titularrak badira, baimenari atxikitako ibilgailuen kopurua eta tipologia kontuan hartuta, eta 2026ko martxoaren 22an Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan alta emanda badaude.
Onuradun izan daitezke, halaber, hiri-autobusen titularrak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren erabilera-irizpideen araberako sailkapenaren arabera, baldin eta, 2026ko martxoaren 22an, Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren Ibilgailuen Erregistroan alta emanda badaude eta helbide fiskala Araban badute.
| Ibilgailua | Zenbatekoa (eurotan) |
|---|---|
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, ≥ 7,5 t-ko GMBarekin eta PGL, GNK edo GNL erregai motarekin |
1.800 euro |
|
Salgaien ibilgailu astuna. Kamioia. MDPE, <7,5 t-ko GMBarekin |
665 |
|
Salgaien ibilgailu arina. Furgoneta. MDLE |
300 |
|
Anbulantzia VSE |
300 |
|
Taxia. VT eta PGL, GNK edo GNL erregai mota. |
200 |
|
Taxia. VT gasolina erregai mota |
200 |
|
Alokairuko ibilgailua eta gidaria. VTC |
200 |
|
Autobusa. VDE eta PGL, GNK edo GNL erregai mota |
975 |
| Hiriko autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko erabilera irizpideen araberako sailkapenaren arabera, eta PGL, GNK edo GNL erregai mota | 975 |
Laguntza hau bateraezina da Zerga Berezien Legearen 52 bis artikuluko Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketaren onuradunentzako laguntzarekin, eta, beraz, ez zaie laguntza aplikatuko itzulketa hori egiteko eskubidea duten ibilgailuei.
Langile autonomoak eta erabilera profesionaleko gasolioagatiko hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialaren onuradun ez diren enpresak, egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenak eta 2026ko martxoaren 22an VDE, VT, VTC, VSE, MDPE eta MDLE motako garraio-baimen baten titularrak direnak.
Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua.
7/2026 Errege Lege Dekretua, martxoaren 20koa, Ekialde Hurbileko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onartzen duena, 58. art.
3 hilabete.
Formularioa aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean ez badira emakida eta ordainketa egin, eskaerari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko da.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| 7/2026 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako errepideko lurreko garraiorako zuzeneko laguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
