null Eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia

Arabako Lurralde Historikoan 2023-2024 kanpainan eskola kirola garatzeko dirulaguntza deialdia

Deialdiaren xedea da eskola kiroleko programan parte hartzeak erakundeetan eragindako gastuak finantzatzen laguntzea, 2023-2024 kanpainan.

Dirulaguntza hauen helburua da ikastetxeek eta irabazteko xederik gabeko erakundeek Arabako Lurralde Historikoko eskola kiroleko programan parte har dezaten sustatzea.

2023-2024ko eskola kiroleko kanpainan izena emanda dauden eta egoitza soziala edo ordezkaritza Araban edo Trebiñuko enklabean duten erakundeek, toki erakundeek izan ezik.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

346/2024 Akordioa, ekainaren 4koa, Arabako Lurralde Historikoan 2023-2024 kanpainan eskola-kirola garatzeko dirulaguntzen deialdia onartzea.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Eskola kiroleko programan jasotzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi