Etiketa berriak egiteko upeltegientzako laguntzak - egoitza
Etiketa berriak egiteko upeltegientzako laguntzak
Laguntza araubide honen helburua da Arabako Errioxako upeltegiek etiketak berritzea sustatzea eta bultzatzea, baita horien sustapenari laguntzea ere honako lerro estrategiko hauetan:
- a) Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuko Kontseilu Arautzaileak onetsitako zehaztapen berriak jasotzen dituzten etiketak diseinatzea sustatzea, bereziki Arabako Lurralde Historikoko eremuko, udalerrietako eta mahasti berezietako ardoak.
 - b) Arabako Errioxako upeltegiek barneko merkatu nazionalera bideratutako ardoen zehaztapen berriak sustatzeko ekintzak egitea erraztea.
 
Arabako Errioxako upeltegiak
Mahastizaintza eta enologia zerbitzua
Foru Gobernu Kontseiluaren 46/2018 Foru Dekretua, irailaren 11koa. Onestea Errioxako JDKren etiketak egiten dituzten upeltegietarako laguntzak arautzen dituzten onarriak eta 2018ko laguntza lerro honen deialdia.
201/2019 Foru Agindua, apirilaren 23koa. Onespena ematea etiketak edo sustapen ekintzak egiten dituzten Arabako Errioxako upeltegiek ardoen etiketak berritzeko laguntzen 2019rako deialdiari.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Etiketa berriak egiteko upeltegientzako laguntza eskaera | 
									 Izapide elektronikoa  | 
							
									 Epearen barruan  | 
							Hasi | 
