Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programa - egoitza
Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programa
Errentatzaileak
- 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan kokatuta dauden herriguneetan etxebizitzen jabe diren pertsona fisikoak.
- 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan kokatuta dauden herriguneetan etxebizitzen jabe diren pertsona juridiko pribatuak, baldin eta beren jarduera nagusia ondasunak eta zerbitzuak merkatu baldintzetan saltzea eta ondareak kudeatzeak ez bada.
Errentariak
Nahikoa kaudimena duten eta hurrengo baldintzak betetzen dituzten persona fisikoek:
- Adin nagusikoa izatea eskaera egiten den datan.
- Programan parte hartzeko eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean bizi izana, jarraian eta eten gabe.
- Etxebizitza eskatzaileak ez dira izango Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean beste etxebizitza baten jabari osoaren edo hura erabiltzeko edo gozatzeko eskubide errealaren titularrak.
Toki Administrazioaren eta Erronka Demografikoaren Zerbitzua
13/2025 Foru Dekretua, maitzaren 13koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea etxebizitzak alokatzeko Arabako Foru Aldundiaren berme programari.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Etxebizitza erosteko bermeen eskaera - Errentatzaileei atxikitzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
Etxebizitzak alokatzeko bermeak - Errentariak atxikitzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |