null Etxebizitzak erosteko Arabako Foru Aldundiaren abalen programa

Etxebizitzak erosteko Arabako Foru Aldundiaren abalen programa

Programa honi gazteek heldu ahal diote, hain zuzen ere kaudimena eduki arren, lehen etxebizitza erosteko behar den dirua aurreztuta ez daukatenek, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Adin nagusikoa izatea eta ez edukitzea hogeita hamasei urte baino gehiago (edo ez gainditzea urteko deialdian ezartzen den urte muga). Baldintza hau eskaera aurkezten den urteko urtarrilaren batean bete behar da. Erosketa finantzatzen den etxebizitzak titular bat baino gehiago badauka, nahikoa da batek betetzea baldintza hau.

b) Abalaren eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean bizi izana, jarraian eta eten gabe.

c) Lehen etxebizitzaren jabetza eskuratzea.


 

26/1996 Foru Dekretuaren lehenengo artikuluan ezartzen denaren arabera Arabako Foru Aldundiaren laguntzaileak diren finantza entitateek (26/1996 Foru Dekretua, otsailaren 27koa, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren eta erakunde laguntzaileen arteko finantza, zerga eta antzeko eragiketen arloko harremanak arautzen baitira).

Toki Administrazioaren eta Erronka Demografikoaren Zerbitzua

4/2025 Foru Dekretua, otsailaren 4koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea etxebizitzak erosteko Arabako Foru Aldundiaren abalen programan sartzeko baldintzak eta haien finantza baldintzak, baita 2025eko ekitaldirako deialdia ere

3 días

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Etxebizitza erosteko abalaren eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Finantza-erakundeetara atxikitzeko eskaera - Etxebizitzak erosteko abalen programa

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi