Tokiko edo eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak finkatu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdirako eskaera - egoitza
Tokiko edo eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak finkatu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdirako eskaera
Epeak
2026/06/18 - 2026/07/15
ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da; amaitu, berriz, eguneko hogei egun baliodunean amaituko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera elektronikoa ondo beteta.
DOKUMENTAZIO OROKORRA (izapide honen barruko web formularioaren apartatu egokian erantsita)
- Zeharkako zergak ez berreskuratu ez konpentsatu ezin badira, erakunde eskatzaileak balio erantsiaren zerga ez duela berreskuratzen ez konpentsatzen adierazten duen ziurtagiria, Ogasunak emana.
- Estatutuak eta/edo sortze agiria, egiaztatzeko beren egitekoak euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea edo euskararen edo euskarazko hedabideen normalizazioaren alde jardutea direla.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dauzkala egiaztatzen duten agiriak.
- Ondoko datuak falta badira edo eguneratu behar badira, erakunde eskatzaileak alta eman behar dio bere buruari edo datuak aldatu behar ditu:
- Banku erakundearen identifikazio datuak eta dirulaguntza (emanez gero) ordainduko den kontuaren zenbakia.
- Egungo helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Banku kontuaren zenbakia (hogei digituak eta IBANa).
- Identifikazio fiskaleko zenbakia
AGIRI TEKNIKOAK (izapide honen barruko web formularioaren apartatu egokian erantsita)
- 2026-2028 negozio plana.
- Proiektua azaltzen duen memoria. Bertan deialdi honen hamahirugarren artikuluan aipatzen diren baldintza eta inguruabar guztiak (balorazio irizpideak) zehaztu behar dira
- Proiektuaren 2026ko diru sarreren eta gastuen aurrekontu banakatu eta xehatua
- Jarduera nagusia paperean argitaratzea bada, edizio digitalaz gainera:
- Agerkaria ordaindu behar bada, 2025 urtean izan duen zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundea
- Neurtzeko Bulegoak (ZNB) emana. Agiri horrek ordainpeko zabalkunde arrunta ziurtatu behar du. Ziurtagiririk ezean, 2026ko eskuragarri dauden inprimatze gastuen frogagiriak (fakturak eta ordainketa egiaztagiriak). Frogagiri horietan aleen kopurua zehaztu behar da.
- Agerkaria doakoa bada, 2025 urtean izan duen zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB) emana. Agiri horrek banatutako aleen zabalkundea ziurtatu behar du. Ziurtagiririk ezean, 2026ko eskuragarri dauden inprimatze gastuen frogagiriak (fakturak eta ordainketa egiaztagiriak). Frogagiri horietan aleen kopurua zehaztu behar da.
- Azken zenbakiaren ale digital bat
- Argitalpen digitala duten hedabideei dagokienez, eskaerarekin batera, ondoko agiri teknikoak ere aurkeztu beharko dira:
- Bisiten kontagailurako edo deskargen erregistrorako sarbidea.
- Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean egina.
- Urtarrilaren 1etik deialdia argitaratu arte Interneten ipinitako edukien zerrenda.
- Bidezkotzat jotzen diren gainerako informazio osagarri guztiak.
- Jarduera nagusia irratia bada, edizio digitalaz gainera:
- Irrati emanaldietarako lizentzia.
- Ebazpena, jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiborako baimena ematen duena tokiko eremuan irrati difusioko zerbitzua emateko frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoen bidez.
- Proiektu teknikoa aurkeztu delako ziurtagiria.
- Zuzeneko asteko programazioa (norberak sortutako saioak erosietatik bereizi behar dira).
- Jarduera digitalari dagokionez, eskaerarekin batera agiri tekniko hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Bisiten kontagailurako edo deskargen erregistrorako sarbidea.
- Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean egina.
- Urtarrilaren 1etik deialdia argitaratu arte Interneten ipinitako edukien zerrenda.
- Bidezkotzat jotzen diren gainerako informazio osagarri guztiak
- Genero berdintasuna dela eta, erakunde eskatzaileek ondoko informazioa eman beharko dute:
- Erakundearen barruan abian jarri diren neurriak edo berdintasun plana
- Erakundearen genero berdintasunari buruzko plana
- Genero berdintasunaren ikuspegitik, diruz laguntzen diren jardueren eremuan eta dirulaguntzen indarraldiaren barruan aplikatuko den hobekuntza neurri bat.
Zer behar dut?
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Izapidea Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.
