Euskaraz jarduten duten tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako dirulaguntzen 2021eko deialdirako eskaera

Epeak

Itxita

Eguneko hogei egun baliodunean amaituko da, honako deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. ERANSKINAren araberakoa

  • II. ERANSKINA

  • Ordezkariaren ahalordea, erakundearen izenean aurkezteko eskaera. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu bada, hala adieraziko da eskaeran, eta ez da aurkeztu beharko.

  • Erakundearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak (dagokien erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak egindako ziurtagiria…). Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu badira, hala adieraziko da eskaeran, eta ez dira aurkeztu beharko.

  • Erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 21.3 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, onuradunak dirulaguntzen eskaera aurkezten duenean, berariazko baimena ematen dio organo kudeatzaileari zerga administrazioek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiriak eskatzeko. Esanbidezko ukoa egiten bazaio administrazioak informazio hori jasotzeari, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.

  • Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatu ezin direnean, Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzen edo konpentsatzen ez duela egiaztatzen duena.

  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera onuraduna izateko debekurik ez duela adierazten duen ziurtagiria, pertsonek edo erakundeek egina.

  • Aurrez ez badira aurkeztu banku erakundearen identifikazio datuak eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaintzeko kontu zenbakia, edo datu horiek eguneratu behar badira, baimendutako pertsonak sinatutako dokumentu berean aurkeztuko dira, honako hau adieraziz (I. eranskinaren arabera, bankuko datuak):

    • Egungo helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

    • Banku kontuaren zenbakia (hogei digituak eta IBANa).

    • Identifikazio fiskaleko zenbakia.

  • Dirulaguntza eskatzen deneko proiektuaren, programaren edo jardueraren azalpen txostena, laguntzen indarraldiaren barruan egiten den jarduerari dagokiona. Txosten horretan, proiektu, programa edo jardueraren balioaren azalpena jaso beharko da beren-beregi.

  • Proiektuaren diru sarrera eta gastuen aurrekontu banakatu eta xehatua.

  • Aurkeztutako informazioa egiazkoa dela eta igorritako dokumentuak jatorrizkoekin bat datozela adierazten dueN erantzukizunpeko adierazpena.

  • ZNB/OJD-k egindako ziurtagiria, 2020ko zabalkundeari buruzkoa

  • Doan banatzen diren hedabideei dagokienez, Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB/OJD) egindako ziurtagiria, 2020ko zabalkundeari buruzkoa, banatu diren aleak adierazita

  • Argitalpen digitala duten hedabideei dagokienez, eskaerarekin batera, ondoko agiri teknikoak ere aurkeztu beharko dira:

    • Bisiten kontagailu edo deskargen erregistrorako sarbidea.

    • Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean.

  • Genero berdintasunari gagozkiola, erakunde eskatzaileek ondoko informazioa eman beharko dute:
    • Erakundearen genero berdintasunari buruzko plana, erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluak ezarritakoari men egin behar badio.
    • Erakundearen barruan abian jarri diren neurriak edo berdintasun plana.
    • Genero berdintasunaren ikuspegitik, diruz laguntzen diren jardueren eremuan eta dirulaguntzen indarraldiaren barruan aplikatuko den hobekuntza neurri bat.

Zer behar dut?

    • B@k
    • B@Kq
    • Ziurtagiri digitala 

Izapide Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.