Euskaraz jarduten duten tokiko edo eskualdeko hedabideentzako dirulaguntzen 2024ko deialdia

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/07/13 - 2024/08/13

Hogei egun baliodunekoa deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, I. eranskinaren araberakoa.
  • Ordezkariaren ahalordea, erakundearen izenean aurkezteko eskaera. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu bada, hala adieraziko da eskaeran, eta ez da aurkeztu beharko.
  • Erakundearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu badira, hala adieraziko da eskaeran, eta ez dira aurkeztu beharko.
  • Erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Esanbidezko ukoa egiten bazaio administrazioak informazio hori jasotzeari, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.
  • Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatu ezin direnean, Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzen edo konpentsatzen ez duela egiaztatzen duena.
  • Onuraduna izateko debekurik ez duela adierazten duen ziurtagiria.
  • Aurrez ez badira aurkeztu edo eguneratu behar badira, banku erakundearen identifikazio datuak eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaintzeko kontu zenbakia, Helbidea, telefono zenbakia eta maila eta IFZ.
  • Dirulaguntza eskatzen deneko proiektuaren, programaren edo jardueraren azalpen txostena.
  • Proiektuaren diru sarrera eta gastuen aurrekontu banakatu eta xehatua.
  • Aurkeztutako informazioa egiazkoa dela eta igorritako dokumentuak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
     

AGIRI TEKNIKOAK

  • Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB/OJD) egindako ziurtagiria, 2023ko zabalkundeari buruzkoa.
  • Doan banatzen diren hedabideei dagokienez, Zabalkundea Neurtzeko Bulegoak (ZNB/OJD) egindako ziurtagiria, 2023ko zabalkundeari buruzkoa, banatu diren aleak adierazita.

Argitalpen digitala duten hedabideei dagokienez, eskaerarekin batera, ondoko agiri teknikoak ere aurkeztu beharko dira:

  • Bisiten kontagailu edo deskargen erregistrorako sarbidea.
  • Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean.

Genero berdintasunari gagozkiola, erakunde eskatzaileek ondoko informazioa eman beharko dute:

  • Erakundearen barruan abian jarri diren neurriak edo berdintasun plana.
  • Erakundearen genero berdintasunari buruzko plana.
  • Genero berdintasunaren ikuspegitik, diruz laguntzen diren jardueren eremuan eta dirulaguntzen indarraldiaren barruan aplikatuko den hobekuntza neurri bat.

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala 

Izapidea Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu