Fakturen ordainketa agiriak

Epeak

Itxita

Jarduerak burutu eta gero2026ko otsailaren 15era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Fakturen ordainketaren agiriak. Agiri hauek onartuko dira:

  • Fakturak, enpresa igorlearen zigiluarekin, zenbatekoa ordainduta dagoela adierazten dutenak.
  • Faktura egin duenak sinatutako eta/edo zigilatutako ziurtagiria, honako datu hauek zehazten dituena:
  • fakturaren zenbakia, zenbatekoa eta zer egunetan ordaindu den.
  • Bankuko ziurtagiria, gutxienez honako datu hauek zehazten dituena: ordainketaren edo transferentziaren zenbatekoa, data eta onuraduna.
  • Posta arruntez jasotako banku laburpenak.
  • Kontu korronteen libretak, mugimenduak ageri dituztenak.
  • Posta elektronikoz jasotako banku laburpen elektronikoak edo transferentzia agindu telematikoak.
  • Erosketa tiketak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak (merkataritza guneetakoak,
  • autobideetakoak, bidaia txartelak eta abar).
     

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke, "Nire espedienteak" atalean.