Familia ugariaren titulua EUS - egoitza
Familia ugariaren titulua
Agiri ofizial honen bidez egiaztatzen da familia ugaria izatea, eta hala, legez ezarritako hobari publikoak jaso ahal izatea. Dokumentu hori foru aldundiek ematen dute, eta familia ugaria izateko baldintzak betetzen diren unean eskatu ahal da.
Agiri hori baliozkoa da estatu osoan zehar, eta berritu egin behar da seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean. Hala, urtero berrituko da hark 25 urte izen arte (urte hori barne), betiere bere adinerako eta titulaziorako egokiak diren ikasketak gauzatzen ari bada edo lanpostu bat lortzeko ikasketak gauzatzen ari baldin bada.
-
Hiru semealaba edo gehiago dituzten familiak, elkarrekin izandakoak edo ez, 21 urte baino gutxiago badituzte edo 25 urtera arte badituzte, ikasten egonez gero.
-
Familia ugarien parekideak izango dira hauek osatutako familiak:
- Aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabak dituztenak (elkarrekin izandakoak edo ez), betiere horietako batek desgaitasuna baldin badu edo lan egiteko ezintasuna izanez gero.
- Aurreko bi ahaide, biek desgaitasuna izanez gero (% 33koa gutxienez) edo bietako batek gutxienez % 65 edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero edo lan egiteko ezgaitasuna baldin badute (ezgaitasun iraunkor osoarekin edo baliaezintasun handiarekin bateragarria dena) eta bi seme-alaba baldin badituzte, elkarrekin edo ez.
- Banantze edo dibortzio kasuetan, hiru seme-alaba edo gehiago dituen aita edo ama, komunak izan edo ez, familia unitate ezberdinetan badaude ere, betiere ekonomikoki bere mende badaude.
- Bi anai-arreba umezurtz edo gehiago, tutoretzapean, harreran edo zaintzapean daudenean, tutorearekin, harreran hartu duenarekin edo zaintzailearekin bizi badira, baina haren kontura bizi ez direnean.
- Hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, 18 urte baino gehiagokoak, edo bi, horietako batek desgaitasuna baldin badu, elkarrekin bizi badira, eta euren artean mendekotasun ekonomikoa badute.
- Aurreko ahaide alarguna, 21 urte baino gutxiagoko bi seme-alaba edo 25 urtera arteko seme-alabak dituena, horiek ikasten baldin badaude.
-
40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia ugariak babesteari buruzkoa. EAO, 277. zk., 2003ko azaroaren 19koa.
-
1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arautegia onartzen duena. EAO, 15. zk., 2006ko urtarrilaren 18koa.
-
40/2007 LEGEA, abenduaren 4koa, Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzkoa. EAO, 291. zk., 2007ko abenduaren 5ekoa (familia ugaritzat hartzeko betekizunak aldatzen dituen hamahirugarren xedapen gehigarria).
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: sei hilabete, balorazioa hasten denetik.
Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ezestea izango da, Administrazioak ebazteko betebeharrik izan gabe.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Familia ugariaren titulua eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |