Gaixotasun mentala duten pertsonentzako Atseden Programa

Arabako Foru Aldundiak buruko gaixotasuna duten pertsonentzako "Zainduz" Arnas Programa bultzatuko du berriz ere, 2024ko udazkenean.

Zaintzaile nagusi eta ohikoengan atsedenerako, errekuperaziorako eta/edo garapen pertsonalerako denbora bat izateko aukera sustatzeko, edo zaintza-funtzioak betetzea eragozten dien premia-egoerari aurre egiteko, programa honek gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eta gainbegiratzea eskaintzen die gaixotasun mental larria duten pertsonei (4 edo 5 egun, 3 edo 4 gau), beren familiekin edo hurbileko pertsonekin bizi direnei edo horiek artatzen dituztenei; egonaldiak Kantauriko edo Mediterraneoko kostaldeko hotel batean.

Programan parte hartzen duten pertsonak arreta eta esku-hartze sozioedukatiboko profesional-talde batek gainbegiratu eta lagunduko ditu (ez pertsonal sanitarioak), ebazpen bidez esleitzen zaien txandan, horretarako erreserbatutako (aterpetxeak ez diren) hotel-establezimendu bateko bidaian eta egonaldian (gela bikoitzean eta pentsio osoko erregimenean).

"Zainduz" atseden-programan, gizarte- eta hezkuntza-arloko arreta eta esku-hartzeko profesionalen taldeak kultura- eta aisialdi-jarduerak antolatu eta gainbegiratuko ditu, atsedena, taldearteko harremana eta bizikidetza eta ingurunearen ezagutza sustatzeko.

GOFEk "Zainduz-pcem" atseden-programako plazak esleitu ditu. Programak 48 plaza ditu guztira, txanda bakoitzean 12 plazatan banatuta. Lau txanda egingo dira 2024ko irailetik urrira bitartean.

Datak eta lekua honako hauek dira:

  • 1. txanda: irailaren 25etik 29ra (4 gau). Tokia: Peñiscola (Castelló).
  • 2. txanda: urriaren 3tik 6ra (3 gau). Tokia: Santander (Kantabria).
  • 3. txanda: urriaren 16tik 20ra (4 gau). Tokia: Peñiscola (Castelló).
  • 4. txanda: urriaren 24tik 27ra (3 gau). Tokia: Santander (Kantabria).

Irteteko eta itzultzeko lekua eta ordutegia: behar bezala jakinaraziko da.

Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” atseden programan arreta eta esku hartze psikosozialeko profesional talde bat egongo da, begiraleek eta arduradun batek osatua, eta taldeko bizikidetzan eta jardueretan lagundu, antolatu eta gainbegiratze lana egingo du.

Programan parte hartu nahi duten pertsonek betekizun hauek bete behar dituzte:

  • Gaixotasun mental larriaren diagnostikoa eta mendekotasun-maila duten pertsonak.
  • 18-64 urte izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
  • Osasun-laguntza espezializaturik eta iraunkorrik behar ez izatea osasun mentalean, programa-baliabidearen berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo.
  • Egonkortutako egoera psikopatologikoa izatea eta krisi psikiatrikoan ez egotea. Dagokion tratamenduari uko ez egitea.
  • Aldizkako laguntza mugatua behar izatea. Aurrez aurreko ikuskapenik ez 24 orduz.

Epeak

Irekita

2024ko irailaren 4ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkezteko era: 

“Zainduz” atseden programan parte hartu ahal izateko, honako hauek aurkeztu behar dira: dagokion plaza eskaera, informazio pertsonalaren fitxa eta 012 formularioa (eranskinetan).

Ondoren, Osakidetzaren tratamendu aktiboaren orria (eguneratua), eta 011 eta 013 fitxak.

Informazio gehiago

Adjudikazio irizpideak

Plazak adjudikatzeko, lehenespen irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:

  • Mendekotasun gradua.
  • Desgaitasunaren ehunekoa.
  • Normalean senide eta/edo zaintzaile ez profesional batek artatua izatea.

Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” programaren kostua 2024an

Gaixotasun mentala duten pertsonentzako "Zainduz" atseden-programak 26,14 €/gau koordainketa du pertsonako, GOFEk emandako zerbitzuen prezio publikoei buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, 53/2023 Foru Dekretua (25.5 tarifa). Ordainketa GOFEk egindako banku-helbideratzearen bidez egingo da.

Familia Ingurunean Zaintzeko Prestazio Ekonomikoa (PECEF) jasotzen duten pertsonek ez dute programaren kosturik izango.


Gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako “Zainduz” programari buruzko beste argibide batzuk 

Plaza adjudikatzen zaien pertsonei jardueraren berri emateko bilera baterako deia egiten zaie,). oso garrantzitsua da bilerara joatea. Lekua zehaztu gabe dago. Bilera horretan aurkeztu beharreko agiriak:

  • Osakidetzaren tratamendu aktiboaren orria (beren osasun zentroan eskatu behar dute).

  • Medikuaren txostena, elikadura dietaren bat egin behar izanez gero (beren osasun zentroan eskatu behar dute).

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 telefono zenbakira, edo sartu GOFEren webgunean.

Eskaerak aurkezteko lekua:

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan (San Prudentzio kalea 30, -01005 Vitoria-Gasteiz),
  • Hitzordua Erregistroan eskatuta, dokumentazioa aurkezteko Hitzordua erreserbatzea (araba.eus).
  • edo hitzordua eskatu erreferentziako gizarte-langilearekin.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 945 15 10 15 telefonora, edo bisitatu GOFEren webgunea.