2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntza eskaera

Epeak

Itxita

Eskaerak: 2026ko otsailaren 14tik irailaren 30era 

Justifikazio memoriak: 2026ko azaroaren 14era 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerak aurkeztea.

 

Eskaerak deialdi hau ALHAOn argitaratu ondorengo egunetik 2026ko irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

 Eskaerak hemen aurkeztu beharko dira:

Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://e-s.araba.eus/es); horretarako, talde sustatzaile eskatzaileko pertsona batek ziurtagiri elektronikoa (Bakq) eduki behar du aldez aurretik. Egoitza elektronikora sartzeko bideak zeintzuk diren eta entitate ziurtatzaile batek jaulkitako ziurtagiri elektronikoa non eskatu behar den jakiteko, jo https://egoitza.araba.eus/es/egoitza-elektronikoa/ezagutu-egoitza/nola-sartu.

Pertsona eskatzaileek Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakian eskatzen den informazioa bete beharko dute, eta horrez gain, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte.

  • Eskaera
  • Proiektu osoa
  • Garapen-aurrekontua
  • Zerga-betebeharren ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzaren betebeharren ziurtagiria
  • Aukerako bideoa

Zer behar dut?

  • BAKQ

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.