Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Epeak

Itxita

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira: 

  • a) Entitateak egoitza Araban edo Trebiñuko enklabean duela egiaztatzen duen agiria. 
  • b) Erakundearen indarreko estatutuak eta legez eratuta eta dagokion Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak. 
  • c) BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenak, portzentajearen justifikazioa.
  • d) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.
  • e) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.
  • f) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak edo ebazpenak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.
  • g) Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).
  • h) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).
  • i) Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskaera (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

2. Erakunde onuradunek zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, eta soldatapeko langileak badituzte, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.

Zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauak 21.3 artikuluan xedatzen duenaren arabera, erakunde onuradunak eskaera aurkeztuz gero, organo kudeatzaileak haren baimena edukiko du zerga administrazioek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eman beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

3. Administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko Legearen 28.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde interesdunek Arabako Foru Aldundiak jadanik dituen edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko eskubidea dute. Horrenbestez, administrazioak agiri horiek kontsultatu edo bil ditzake, eskatzaileek egiaztatze hori egitea uzten ez badute izan ezik. Kasu horretan, eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu agiriak.

Halaber, aurretik edozein administraziori aurkeztutako agiririk ez zaie eskatuko erakunde interesdunei. Ondorio horietarako, entitateak adierazi beharko du noiz eta zein administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta organo instruktoreari eskatu beharko dizkio, salbu eta prozeduran jasota badago entitatearen berariazko aurkakotasuna edo aplikatzekoa den lege bereziak haren berariazko baimena eskatzen duela.

Salbuespenez, baldin organo izapidegileak ezin baditu lortu aurreko apartatuetan adierazitako agiriak, erakunde interesdunari berriz ere aurkezteko eskatu ahalko dio.

4. Eskabidearekin batera nahiz frogagirietan bide elektronikoz ematen diren kopiek balioa izango dute dirulaguntzak emateko administrazio prozedura izapidetzeko bakarrik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 28.7. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuraduna da aurkeztutako agirien egiazkotasunaren erantzulea. Hala ere, Administrazioak beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ahal izango ditu egiaztatutako egitateak eta aurkeztutako agiriak benetakoak direla egiaztatzeko, eta erakunde interesdunek Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituzte horretarako eskatzen zaizkien agiri guztiak.

5. Eskabidean edo horrekin batera aurkezten diren agirietan akatsik izanez gero edo osorik bete gabe egonez gero, hamar egun balioduneko epea emango zaie interesdunei antzemandako akatsak konpontzeko. Epe hori igaro eta akatsak konpondu ezik, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da; horretarako, ebazpena emango da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.


Informazio gehiago

Lexuri Pinedo

Telefonoa: 945 181818 luzapena: 52104

E-maila: lpinedo@araba.eus

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.