null Gizarte larrialdiko laguntzak

Gizarte larrialdiko laguntzak

Laguntza ekonomikoak, gizarte bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko behar diren gastu espezifikoei, ohikoei nahiz ezohikoei, aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzat dira. 

Egunerokotasuneko ohiko edo ez ohiko gastu espezifikoak ordaintzeko baliabide nahikorik ez duten pertsonak, hau da, ohiko etxebizitzako gastuak ordaintzeko, eta honako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Laguntza eskatu den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean benetan bizitzea eta erroldatuta egotea eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
    Laguntza eskatzen den eguna baino gutxienez urtebete lehenagotik, bizikidetzako araubidezko unitatea eratzea, salbuespenak salbuespen.
    Ez izatea etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren hartzaile, Legeko 58.3. artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
  • 18 urte beteta edukitzea. Ondoko egoeretako batean daudenek ez dute bete behar adin baldintza hau, gainerako baldintzak betez gero:
    • Beren kargura badute adingaberen bat edo urritasun bat duen adindunen bat, mendekotasuna onartuta daukana.
    • Aitarik eta amarik gabeko umezurtzak badira.
    • Ezkonduta edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez beste pertsona batekin loturik egon badira gutxienez sei hilabete lehenagotik.
    • Etxean tratu txarrak jasan badituzte.
  • Bizikidetza unitateko kideen gastuei aurre egiteko nahiko diru ez edukitzea.
  • Unitateko kideen ondarearen balioa ezin da izan ondokoa baino gehiago: batere baliabiderik eduki ezean bizikidetza unitateko kideen guztirako kopuruaren arabera gizarteratzeko eta gizarte babeserako jasoko luketen oinarrizko errentaren urteko zenbatekoa halako lau.
  • Etxebizitza Saileko Etxebide zerbitzuan etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda egotea.

GOFE

  • Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea Gizarte Larrialdietarako urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua, EHAA 27. zk, 2011ko otsailaren 9koa.

  • Azaroaren 24ko 4/2011 Legea, Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Legea aldatzen duena. (EHAA 233/2011).

  • Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretua. EHAA, 16. zenbakia, 2017ko urtarrilaren 24koa.

  • Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen ekainaren 5eko 85/2018 Dekretua. EHAA, 110. zenbakia, 2018ko ekainaren 6koa.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 2 hilabete.

Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezestea. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte larrialdiko laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi