Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2024-2025 ikasturterako. IKASLEAK

Epeak

Irekita

2024/08/29 - 2024/10/01

Euskaltegian matrikula egiteko: 2024ko urriaren 1ean baino lehen

Aurkeztu beharreko agiriak

Ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa euskaltegian matrikula egiten dutenean:

Euskararen Foru Zerbitzuak nortasun agiriaren zenbakia, eta erroldatzea kontsultatuko ditu. Eskabidea aurkezteak datu horiek ofizioz kontsultatzea onartzea dakar, eskatzailea aurka badago, berariaz adierazi beharko du, horretarako eskabidean dagokion atala betez. Aurka egonez gero, eskabidearekin batera NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia eta 2023ko irailaren 30a baino lehenago Araban edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotearen ziurtagiria aurkeztu beharko ditu.

Matrikula egingo den euskaltegian.