null Henrike Knörr 2023 sarien deialdia, Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak sustatzeko

Henrike Knörr 2023 sarien deialdia, Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak sustatzeko

Henrike Knörr sarien xedea izango da euskararen erabilera (Arabako Lurralde Historikoan, lurralde osoan nahiz eskualde edo eremu batean) ikergai duten ikerketa-lanak sustatzea. Horretarako, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina bestelako ikerketa-lan monografikoen proiektuak ere onartuko dira, eta are gradu amaierako lanen proiektuak ere, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia euskararen erabilera bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua.

Aurreko oinarrian adierazitako gaiekin lotutako master amaierako lanen proiektuak, ikerketa-lan monografikoak edo gradu amaierako lanen proiektuak egiten ari diren pertsona fisikoak izatea. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Diputatu nagusia. 

Foru Gobernu Kontseiluaren 26/2022 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa. Onestea Diputatu Nagusiaren Sailak eman beharreko sariak arautzen dituzten oinarri orokorrak

5/2023 Foru Agindua, abuztuaren 1ekoa, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko Foru Diputatuarena, Henrike Knörr 2023 sarien deialdia onesten duena

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Henrike Knörr sarietako eskabideak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Onuradunek ikerketa lanak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi