Henrike Knörr 2025 sarien deialdia, Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak sustatzeko

Henrike Knörr sarien xedea izango da euskararen erabilera (Arabako Lurralde Historikoan, lurralde osoan nahiz eskualde edo eremu batean) ikergai duten ikerketa-lanak sustatzea. Horretarako, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina bestelako ikerketa-lan monografikoen proiektuak ere onartuko dira, eta are gradu amaierako lanen proiektuak ere, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia euskararen erabilera bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. 

a) Oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea edo bizilekua izatea, edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen estaturen batekoa. 

b) Aurreko oinarrian adierazitako gaiekin lotutako master amaierako lanen, ikerketa-lan monografikoen edo gradu amaierako lanen proiektua egiten ari den pertsona fisikoa izatea. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. 

Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza Saila

86/2025 Foru Agindua, uztailaren 9koa, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko Foru Diputatuarena, Henrike Knörr sarien 2025eko deialdia onesten duena.

Foru Gobernu Kontseiluaren 26/2022 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa. Onestea Diputatu Nagusiaren Sailak eman beharreko sariak arautzen dituzten oinarri orokorrak

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Onuradunek ikerketa lanak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Henrike Knörr sarietako eskabideak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi