Ikasleak igerilekuetara garraiatzeko dirulaguntzak - egoitza
Ikasleak igerilekuetara garraiatzeko dirulaguntzak
5.000 biztanletik beherako udalerrietako ikasleen guraso-elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdia, ikasleak ikastetxeetatik igerilekuetako kirol-instalazioetara eskola-orduetan garraiatzeko gastuak finantzatzeko.
Ikasleen gurasoen elkarteak (IGEak)
Arabako Foru Aldundia. Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Saila
- 319/2025 Foru Agindua, maiatzaren 28koa. 2025/2026 ikasturterako dirulaguntza deialdia, 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerrietako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei zuzendua, ikasleak ikastetxeetatik bertatik igerilekuko kirol instalazioetara eskola orduetan garraiatzeko gastuak finantzatzeko.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 16/2024 Foru Dekretua, uztailaren 16koa. Onestea ikasleak ikastetxeetatik igerilekuetako kirol instalazioetara garraiatzeko gastuak finantzatzeko laguntza lerro baten oinarri arautzaile orokorrak, bai eta 2023/2024 ikasturterako deialdia ere.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; 2016ko urriaren 19koa, 2016ko urriaren 28ko ALHAOn argitaratua.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa; 2003ko azaroaren 17koa, 2003ko azaroaren 18ko BOEn argitaratua.
6 hilabete, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Ikasleak igerilekuetara garraiatzeko dirulaguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |