null Ikasgela lekualdatuen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak

Ikasgela lekualdatuen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak 2022-2023

Arabako euskaltegiei laguntzea haiei loturiko ikasgela lekualdatuek eragindako gastuak ordaintzen.

Euskaltegiak, baldin egoitza Araban edo Trebiñuko barrendegian badute eta euskaltegia dagoen herritik kanpo ikasgela lekualdatuak badituzte.

Euskararen Foru Zerbitzua.

  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
  • Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 21eko 23/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez onetsi baitziren Diputatu Nagusiaren Sailak norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzen oinarri orokor arautzaileak.
  • 33/2023 Foru Agindua, urriaren 26koa, norgehiagoka bidezko dirulaguntzen deialdia onesten duena, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Barrendegian 2022-2023 ikasturtean ikasgela lekualdatuen gastuak finantzatzeko.

Sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Sei hilabeteko epea igarota esanbidezko ebazpenik ez bada egon, interesdun entitateek eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Ikasgela lekualdatuen gastuak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzea 2022-2023

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi