Ikus-entzunezkoen sorkuntzetarako laguntza justifikatzea - egoitza
Ikus-entzunezkoen sorkuntzetarako laguntza justifikatzea
Epeak
2024ko urriaren 31ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Aurkezteko dokumentazioa aldatzen da laguntza modalitatearen arabera (deialdia kontsultatu).
-
Eranskina, justifikaziorako.
-
Behar izanez gero, ekoizpenaren aurrekontua (ICAA eredua).
Erantsi beharreko dokumentuak motaren arabera bereizi behar dira, “Dokumentu mota” zabalgarriko sailkapenaren arabera.
Erantsi beharreko fitxategien tamaina txikiagotzeko, Egoitza Elektronikoan ezarritako mugak bete daitezen (10 Mb fitxategi bakoitzak eta 30 Mb jakinarazpen osoak), fitxategi konprimatuak erabil daitezke, “.zip” luzapendunak.
Informazio gehiago
Izapide honekin zerikusia duen gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, Aldundi Digitaleko Erabiltzaileei Laguntzeko Zentrora jo dezakezu, mezu elektroniko bat bidaliz diputaciondigital@araba.eus helbidera.
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
Deialdi honi loturiko beste edozein argibide behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuarekin (945 181 818 - luz.: 52422), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik, edo icc@araba.eus -ean.
Zer behar dut?
Ziurtagiri elektronikoa
Edo, Administrazioarekin elektronikoki komunikatzera behartuta ez daudenek:
Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra Probintzia plaza 5, behea, 01001 Vitoria-Gasteiz. Ekonomia
Garapenaren Zerbitzura zuzenduta.