GGA azterketa egiteko izena ematea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2025/12/23 - 2026/01/16

Hasierako kualifikazioaren prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, GGA lortu nahi dutenek azterketa bat gainditu beharko dute ikastaroa bukatu eta gehienez urtebeteko epean. 

Arabako 2026ko deialdien egutegia


  • Lehenengo deialdia: 2026ko urtarrilaren 30a, ostirala.
    • 2025eko abenduaren 23tik 2026ko urtarrilaren 16ra
  • Bigarren deialdia: 2026ko martxoaren 27a, ostirala.
    • 2026ko otsailaren 19tik martxoaren 12ra
  • Hirugarren deialdia: 2026ko maiatzaren 22a, ostirala.
    • 2026ko apirilaren 15etik maiatzaren 08ra
  • Laugarren deialdia: 2026ko uztailaren 17a, ostirala.
    • 2026ko ekainaren 11tik uztailaren 03ra
  • Bosgarren deialdia: 2026ko irailaren 25a, ostirala.
    • 2026ko abuztuaren 21etik irailaren 11ra
  • Seigarren deialdia: 2026ko azaroaren 27a, ostirala.
    • 2026ko urriaren 23tik azaroaren 13ra

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo AIZ.
  • Ohiko bizilekua Espainian izatea egiaztatzen duen dokumentua.
  • Hasierako kualifikazio ikastaroa gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
Tasen ordainketa

Informazio gehiago

Azterketa egiteko izen emateak, oro har, hasierako prestakuntza ikastaroak irakasteko zentro baimenduek eta autoeskolek izapidetzen dituzte.

Azterketan aurkezteko ez da beharrezkoa kategoria horretako gidabaimena izatea.

Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Izena emateko epea bukatu ondoren, Arabako Foru Aldundiak GGAri eskainitako webgune atalean argitaratuko du onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta bost egun balioduneko epea emango du erreklamazioak aurkezteko.

Ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Halaber, azterketak zuzendu ondoren, epaimahaiak, baliabide beraren bitartez, probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu. Hautagaiek bost egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Behin betiko emaitzak Mugikortasun eta Garraio zuzendariaren ebazpen bidez onartuko dira, eta ALHAOn argitaratuko da.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.

Izapidetu