null Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak gara ditzaten. 2024ko ekitaldia

Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdi publikoa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak gara ditzaten. 2024ko ekitaldia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, eta dirulaguntza horien helburua da laguntza ematea elkarte sarea indartzeko eta irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak egin ditzaten 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean. Vitoria-Gasteizko udalerrian garatutakoak kanpoan geratzen dira.

Egoitza Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean duten irabazi asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan legez eratuta eta erregistratuta daudenak.

Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 24/2024 Erabakia, urtarrilaren 30ekoa. Onespena ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera jarduerak egiteko irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzen 2024ko deialdiari. .

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21 koa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi