Jarduera gastuei aurre egiteko laguntzen deialdiaren eskabidea turismo sektoreko irabazteko xederik gabeko erakundeetzat

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/04/04 - 2024/05/10

2024ko apirilaren 4ra arte maiatzaren 10era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • a) Eskatzailearen jardueraren memoria eta dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria.
  • b) Lana egingo duen edo egin duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintza (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).
  • c) Bere kasuan 3 eskaintzak aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomikoki onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000,00 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onetsi zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.
  • d) Estatutuak.
  • e) Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroko erregistroaren ziurtagiria, edo, fundazioen kasuan, erregistro egokian erregistratu izanaren frogagiria.
  • f) Diruz lagundutako jardueretan BEZaren aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotearen frogagiria, halakorik bada. Salbuetsita egon eta dokumentazio hori aurkezten ez bada, BEZa ez da diruz lagunduko

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Egoitza elektronikoaren bidez

Izapidetu