Memoria-Likidazioa (II. eranskina)

Epeak

Irekita

2022/04/01 - 2022/10/17

Amaiera data:

2022/04/18: 2021eko urriaren 1etik 2022ko martxoaren 31ra arte egindako jarduerak.

2022/10/17: 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era arte egindako jarduerak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Memoria-likidazioaren inprimaki normalizatua (II. eranskina), behar bezala beteta, eta gastuen jatorrizko egiaztagiriak (gastuen guztizko zenbatekoaren jatorrizko ordainagiri edo fakturak). Aitzitik, 500,00.- euro baino gehiagoko fakturak aurkeztuz gero, ordaindu egin direla egiaztatu beharko da.

Beharrezkoa da fakturak jatorrizko formatuan aurkeztea; hortaz, ez dira halakotzat joko fax bidez igorritakoak, eskaneatuta daudenak, posta elektroniko bidez bidaltzen direnak, ezta antzekoak ere.

Gastuak justifikatzeko ez da onartuko honako datu hauek argi eta garbi azaltzen ez dituen fakturarik ez ordainagiririk:

  • Jaulkitzailea, bere izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZa.
  • Hartzailea, bere izena edo sozietatearen izena eta NANa edo IFZa.
  • Gastuaren xedea.
  • Data.

Orobat, ez dira onartuko justifikazio gastu gisa zerga araudia betetzen ez duten faktura edo ordainagiriak, PFEZaren (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) konturako atxikipenei dagokienez.

BEZaren kuota jasanak diruz lagundu daitekeen gastutzat jotzeko, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren edo zerga egoitzaren kokalekuko zerga administrazioaren ebazpena aurkeztu beharko da. Ebazpen horretan, onartuta egongo da erakundearen izaera soziala, BEZaren Foru Arauaren 20.3 artikuluan aurreikusitakoa, BEZaren Foru Arauaren 20.1 artikuluaren 13. paragrafoak jasotzen duen zerga salbuespena aplikatzeko.

Fakturak ordaindu direla egiaztatzeko agiriei dagokienez, ordainketaren froga agiri hauek onartuko dira:

  • Bankuko jatorrizko ziurtagiria; bertan agertuko dira, gutxienez, zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna. Ziurtagiri hori izenpetuta aurkeztuko da edo bankuaren zigilua jarrita.
  • Jatorrizko fakturaren jaulkitzaileak sinatutako edo zigilatutako ziurtagiria, non agertuko diren faktura zenbakia, zenbatekoa eta ordainketaren data.
  • Posta arruntez jasotako jatorrizko banku laburpenak.
  • Kontu korronteen libreten kopia konpultsatua, mugimenduak ageri dituena.
  • Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.
  • Jatorrizko erosketa txartelak, zenbatekoa ordaindu dela egiaztatzen dutenak (merkataritza gune, autobide, bidaia txartel eta abar) edo jatorrizko fakturak, enpresa jaulkitzailearen zigilua jarrita, ordainduta daudela adieraziz.

Ez da onartuko eskudirutan ordaintzea 2020rako indarreko araudian ezartzen den zenbatekoa edo hortik gorakoa (edo horren kontrabalioa atzerriko dirutan).

Aurreko paragrafoan aipatzen den zenbatekoa kalkulatzeko, baldin eta ondasun ematea edo zerbitzua zatikatu bada, eragiketa edo ordainketa guztien zenbatekoak batuko dira.

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua

Helbidea: Probintzia Plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945181818

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra

Probintzia Plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz