Jasangarritasun energetikoa - egoitza
Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza
Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.
| Jardun mota | Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa | Diruz lagundu daitekeen gehieneko ehunekoa |
|---|---|---|
|
1. mota. Eraikin eta ekipamendu publikoen inbentario energetikoak egitea, ibilgailuak eta argiteria publikoko instalazioak, kontsumoak kontrolatzea, ikuskaritza energetikoa, energia eraginkortasuneko ziurtagiriak, energia ekintzen planak, hiri mugikortasuneko planak edo klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko beste plan batzuk. |
12.000 euro |
% 60 |
|
2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea, erakunde publikoek kontsumitzen duten energia benetako eskarira egokitzeko. |
6.000 euro |
% 60 |
|
3. mota. Eguzki bidezko argi sistema publikoko ekipamendua. |
20.000 euro |
% 60 |
|
4. mota. Lanparak ordeztea, argi sistema publikoan eta toki erakundeen eraikinetan energia eraginkortasuna areagotzeko. |
10.000 euro |
% 60 |
|
5. mota. Baliabide berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak eta ekipamendua (termikoa, fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk), bai sorkuntza instalazioak bai haiekin lotutako biltegiratze instalazioak, haiek guztiak energia eskari publikoari erantzuteko. |
75.000 euro |
% 60 |
|
6. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia eta etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk aprobetxatzeko, baita karga elektrikoko azpiegiturak ere, erabilera publikorako. |
10.000 euro |
% 60 |
|
7. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bai eta bizikletentzakoak ere. Kargatzeko puntuak erabilera publikora bideratuta egongo dira edo, bestela, erakunde onuradunaren ibilgailuen zerbitzura. |
6.000 euro |
% 60 |
|
8. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bai eta bizikleta elektrikoak ere, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako. |
9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako) |
% 30 |
25.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak.
Natura Inguruneko Idazkaritza Teknikoaren Zerbitzua.
2026ko deialdia
112/2026 Erabakia, martxoaren 3koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2026rako deialdia
2025eko deialdia
249/2025 Erabakia, maiatzaren 6koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena amatea 2025eko ekitaldirako jasangarritasun enegetikoko ekintzak bultzatzeko dirulaguntzen lerroaren deialdiari.
560/2025 Erabakia, irailaren 30ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea energia jasangarritasunerako 2025eko ekitaldirako ekintzak bultzatzeko Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 6ko 249/2025 Erabakiaren bidez deitutako dirulaguntza lerroaren ebazpenari.
Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.
Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2026ko deialdia |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| 2026ko deialdirako ORDAINKETA-ESKAERA |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
