null PR Sostenibilidad energética eus

Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza

Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.  

Jardun mota Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa Diruz lagundu daitekeen gehieneko ehunekoa

1. mota. Eraikin eta ekipamendu publikoen inbentario energetikoak egitea, ibilgailuak eta argiteria publikoko instalazioak, kontsumoak kontrolatzea, ikuskaritza energetikoa, energia eraginkortasuneko ziurtagiriak, energia ekintzen planak, hiri mugikortasuneko planak edo klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko beste plan batzuk.

6.000 euro

% 85

2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea, erakunde publikoek kontsumitzen duten energia benetako eskarira egokitzeko.

3.000 euro

% 85

3. mota. Eguzki bidezko argi sistema publikoko ekipamendua.

20.000 euro

% 60

4. mota. Lanparak ordeztea, argi sistema publikoan eta toki erakundeen eraikinetan energia eraginkortasuna areagotzeko.

5.000 euro

% 60

5. mota. Baliabide berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak eta ekipamendua (termikoa, fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk), bai sorkuntza instalazioak bai haiekin lotutako biltegiratze instalazioak, haiek guztiak energia eskari publikoari erantzuteko.

40.000 euro

% 60

6. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia eta etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk aprobetxatzeko, baita karga elektrikoko azpiegiturak ere, erabilera publikorako.

6.000 euro

% 60

7. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bai eta bizikletentzakoak ere. Kargatzeko puntuak erabilera publikora bideratuta egongo dira edo, bestela, erakunde onuradunaren ibilgailuen zerbitzura.

5.000 euro

% 60

8. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bai eta bizikleta elektrikoak ere, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako.

9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako)

% 30

25.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak.

Ingurumen eta Hirigintzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua

2021-2022 deialdia:

Foru Gobernu Kontseiluaren 516/2022 Erabakia, abuztuaren 2koa. Onestea jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko laguntza lerroa (2021-2022) 2022. urterako gauzatzeko eta justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea luzatzea, Aguraingo Udalak eta Asparreneko Udalak eskatuta.

Foru Gobernu Kontseiluaren 414/2022 Erabakia, uztailaren 5ekoa. Onestea luzatzea energia jasangarritasuneko ekintzak sustatzeko dirulaguntza lerroen (2021-2022) gauzatze epea eta justifikazio agiriak aurkezteko epea 2022ko urtekorako.

Foru Gobernu Kontseiluaren 415/2022 Erabakia, uztailaren 5ekoa. Onartzea Kontseiluaren azaroaren 23ko 722/2021 Erabakiaren bidez emandako dirulaguntzaren 2021eko urtekoari buruzko justifikazio dokumentazioa.

Foru Gobernu Kontseiluaren 722/2021 Erabakia, azaroaren 23koa. Onestea energia-jasangarritasuneko ekintzak bultzatzeko 2021-2022 ekitaldiko dirulaguntza lerroaren emakida.

Foru Gobernu Kontseiluaren 157/2021 Erabakia, martxoaren 23koa. Onestea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2021-2022rako deialdia.

Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.

Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2022ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
2021-2022 deialdirako ordainketa-eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi