Ekin Araban 2021 justifikazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

Ekintzak egitearen justifikazio teknikoa eta ekonomikoa

Eguna: 2022/12/19

Ordua: 14:00

 

Ordainketak justifikatzea

Eguna: 2023/03/13

Ordua: 14:00

Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentazio justifikatzailea hurrengo modalitateetako baten bidez azaldu ahal izango da:

1. Izapide elektronikoa. Frogagiria egoitza elektronikoaren bitartez eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

2. Izapide aurrez aurre. Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).

Ordaintzeko eginbeharra aitortzeko, 2022ko abenduaren 19ko 14:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dira ARABAN EKIN 2022ko laguntza deialdiaren 12. oinarrian adierazten diren agiriak, zeinak ondoren laburbiltzen baitira:

  • Justifikazio eredua. PDF EDITAGARRIA
  • Gastuen taula. EXCEL ERANSKINA           
  • Azkeneko memoria.
  • Fakturak.
  • Hiru eskaintza, eta justifikazio txostena, hala badagokio.
  • Beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak, hala badagokio.

Dokumentazio hori aurkeztu ondoren, diru-laguntza ordainduko da, eta 2022ko martxoaren 14ko 14:00ak baino lehen entregatu beharko da diruz lagundutako gastuen ordainketaren justifikazioa, honako hauen bidez:

Banku transferentziak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten bestelako dokumentuak; horietan agertu beharko dira ordaintzailea, onuraduna, zenbatekoa, ordainketaren eguna eta kontzeptua.

Gogoan izan: eskaera Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean paperez aurkezten duten erakunde onuradunek helbide elektroniko honetara ere bidali beharko dute: emprenderenalava@araba.eus. Bidalketa hori paper formatuan egindako eskaera ofizialaren osagarria izango da eta, horrenbestez, aurkezpen ondorioetarako ez du inolako baliorik izango.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52182 eta 52323), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa 

Frogagiriak honela aurkez daitezke Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuak.


Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saila

Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Garapen Ekonomikoko Zerbitzua

Probintzia plaza, 5, 1. zk.

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 181818

Izapidetu