Interkoop laguntzaren justifikazioa 2025

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026ko urriaren 23ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Egoitza elektronikoaren bidez justifikazio-dokumentazioa eransteko, egoitzan identifikatu eta "Nire espedienteak" atalera sartzea beharrezkoa da.

Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaindu eta lehenbiziko ordainketa frogatutzat jotzeko, onuradunak, 2026ko urriaren 23an, hura barne, amaituko den epean, INTERKOOP 2025 dirulaguntzen deialdiaren 13.4. artikuluan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hurrengo puntuetan laburbiltzen da:

  • 2025eko justifikazio-eredua, honako hauek jasotzen dituena:
    • Proiektuaren amaierako memoria: egindako jarduerak eta lortutako helburuak, proiektua gauzatzean izandako desbideratzeen deskribapena eta desbideratze ekonomikoak
    • Gastuen laburpen-taula
    • Egindako bidaien zerrenda (hegazkineratzeko txartelak eta/edo garraio publikoko txartelak aurkeztu behar dira)
    • Finantzaketa-taula
    • Kopiak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena
  • Diruz lagundutako proiektuaren kanpo-gastuen taula eta barne-gastuen taula, Excel formatuan
  • Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean jarduneko gisa agertzen den Kontu-auditore batek emandako txostena. Txosten honen irismena, deialdiaren 13.4 d) atalean finkatuta dago.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu