Lagundutako jardueren justifikazioa

Epeak

Itxita

Jarduerak burutu eta gero - 2025eko abenduaren 15era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Egindako jardueraren edo programaren memoria xehatua, dirulaguntza ematen duen ebazpenean ezarritako baldintzak bete direla frogatzeko. Bertan honako datu hauek agertu behar dira: egindako jarduerak, lortutako emaitzak eta proiekturako erabili diren langileak eta baliabide materialak
  • Justifikazio kontua erraztua modu elektronikoan aurkeztu behar da, beraren atalean. Honako osagai hauek eduki behar ditu:
    • Gauzatutako diru sarreren eta gastuen balantzea.
    • Jarduerari lotutako gastu guztien zerrenda sailkatua; bertan datu hauek agertu behar dira: hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, noiz egin den eta, behar denean, noiz ordaindu den.
    • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak (zenbatekoa eta jatorria).
    • Behar denean, aplikatu ez diren gerakinak eta horien interesak itzultzeko ordainketa gutuna.
    • Hornitzaile bakarrarentzat, banaka edo multzoka hartuta, gastu kontzeptu bakarrerako 1.000 euroko (BEZ aintzat hartu gabe) zenbatekoa gainditzen denean, jatorrizko fakturak edo balio bereko agiriak aurkeztu beharko dira, baita haiek ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere.
    • Beste alde batetik, instrukzio organoak dirulaguntza bere xederako erabili denez argitzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri, argibide, frogagiri eta faktura guztiak eskatu ahal izango dizkie onuradunei.

Honelako laguntza bat jasotzen duten proiektu komunikatibo guztiek Arabako Foru Aldundiaren babesaren berri eman beharko dute. Horretarako, honako hauek aipatu beharko dituzte:

a) Proiektu komunikatiboaren jarduera nagusia paperean argitaratzea bada, edizio digitalaz gainera:

  • Agerkarian Arabako Foru Aldundiaren publizitate oharra txertatu behar da: haren logotipo normalizatua.
  • Arabako Foru Aldundiaren logotipo normalizatua dirulaguntza ematen duen ebazpenaren egunetik aurrera txertatu beharko da.
  • Arabako Foru Aldundiaren logotipo normalizatua agerkariaren kredituak (editorea, zuzendaria, erredaktoreak, tirada, etab.) jartzen diren toki berean agertu behar da. Hori ezinezkoa bada, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailarekin adostuko da zein den tokirik egokiena (garrantzi eta ikusgarritasun berekoa izan behar da).

b) Proiektu komunikatiboaren jarduera nagusia irratia bada, edizio digitalaz gainera:

  • Dirulaguntza jasotzen duten irrati guztietan esaldi hau esaten den publizitate oharra eman behar dute nahitaez: “Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzen dugu”.
  • Publizitate ohar hori gutxienez 4 aldiz eman beharko da egunean, birritan audientzia handieneko ordu tartean (06:00-10:00), arratsaldean behin eta gauean beste behin.
  • Publizitate oharra dirulaguntza ematen duen ebazpenaren egunetik aurrera eman beharko da.

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke, "Nire espedienteak" ataletik.