null Kalifikazio fiskaleko txostenak

Kalifikazio fiskaleko txostenak

Zure enpresak 2023ko ekitaldian berrikuntza proiektu bat garatu badu, sozietateen gaineko zergan kenkari fiskal bat lor dezake. Horretarako, 2024ko martxoaren 15eko 14:00ak arte eska dezake zerga ondorioetarako kalifikazio txostena, Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako Zerbitzuak 2024ko ekainaren 30a baino lehen emango duena.

Doako zerbitzu horren bidez, Arabako enpresek aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza proiektuen proposamenak aurkeztu ahal dituzte, eta, behin positiboki ebaluatuta, sozietateen gaineko zergan Arabako Foru Aldundiarentzat loteslea izango den ondorio fiskaletarako kalifikazioaren txosten teknikoa egingo dute. Zerbitzu honen helburu nagusia da Arabako enpresetan berrikuntza jarduerak sustatzea, bultzatzea eta indartzea, sozietateen gaineko zergan kenkari fiskalak aplikatzeari segurtasun juridiko handiagoa emanez.

I+G proiektuen kalifikazio-txostenak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 62. artikuluari dagozkionak, SPRIk edo Ziurtapenerako Lankidetzaren Europako Elkarteko erakunde batek behar bezala egiaztatutako entitate batek egingo ditu.

 

 

Berrikuntza teknologikoaren kontzeptua, zerga ondorioetarako

Arabako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren 63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, «berrikuntza teknologikoa da merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresan negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzea, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko».

Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesu berriak edo hobetuak izango dira, baldin eta haien ezaugarriak edo aplikazioak, ikuspuntu teknologikotik, nabarmen desberdinak badira lehendik zeudenekin alderatuta, teknologia berriak erabiltzearen ondorioz edo lehendik dauden teknologien erabilera edo konbinazio berrien ondorioz, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

Honako hauek ez dira ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jardueratzat hartuko:

  • a) Berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik ez dakarten jarduerak.
  • b) Produkzio jardueraren plangintza.
  • c) Kalitate kontrola, produktuen eta prozesuen normalizazioa, gizarte zientziak eta merkatu azterketak, langileen prestakuntza, etab.

Sozietateen gaineko Zergan Arabako araudiari lotuta dauden enpresak

Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Saila.

Ekonomiaren Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Sailaren arteko sailarteko akordioa

Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako Zerbitzuak 2024ko ekainaren 30a baino lehen emango duena.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Berrikuntza teknologikoko proiektuen kalifikazio-txostenak, zerga-ondorioetarako, 2023 ekitaldirako

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi