Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2024-2025 denboraldia
Epeak
2025/07/14 - 2025/09/12
2025eko uztailaren 14tik irailaren 12ra arte, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabidea (I. eranskina). Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez egiten bada, ez da beharrezkoa izango I. eranskina eranstea; bestela, inprimakia bete beharko da.
- Ikastaroa antolatu eta titulua ematen duen erakundearen ziurtagiria, deialdiaren II. eranskinaren arabera.
- Soilik nazioartean aitortutako entrenatzaileen prestakuntza gainditu badute (titulazio ofiziala ez den beste bat):
- Kasuan kasuko nazioarteko federazio europarraren zigilua duen tituluaren fotokopia edo, bestela, Europako edo nazioarteko federazioaren ziurtagiria, prestakuntza dagokion nazioarteko federazioak bultzatutako akordio baten parte dela eta Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan aitortuta dagoela egiaztatzen duena.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen ordainagiriak, deialdiaren 6. artikuluan ezarritako agirien arabera.
- Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko eginez gero, ondorengo ziurtagiriak:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea (3.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako).
- Zerga-betebeharrak egunean izatea
- Prestakuntza egin duen pertsonaren errolda-historialaren datuak.
- Prestakuntza adingabe batek egin badu, haren nortasun-agiria.
Informazio gehiago
Kirol zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.
- Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.